Category: LH 2.zikloa

Bloke geometrikoekin egiteko 3 proposamen (IV)

Kuatrilogiaren azken atalera iritsi gara. Horrela, bloke geometrikoei erabilera zabala ematen diegu; denboran nahi adina luzatzeko modukoa. HH eta LHn hasi eta DBHraino. Are gehiago, nahiko nituzke batxilergoko ikasle batzuk hemen proposatu ditugun zenbait ariketen aurrean ikustea! Hona hemen aurreko artikuluetara joateko loturak: Bloke Geometrikoekin egiteko 3 proposamen (I) Bloke Geometrikoekin egiteko3 proposamen (II) Bloke …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/02/02/b-linkak-gehitzea-falta-bloke-geometrikoekin-egiteko-3-proposamen-iv/

Batuketak zenbaki-lerroarekin (eta jolasen bat)

AZKENEAN gai honi ere heltzera noa berriz. Gogoratzen al duzu nola publikatu genuen artikulu bat batuketa bera egiteko 11 modu ezberdin zeudela esanaz? Aspaldikoa denez, eta agian haren berririk izango ez duzunez, hemen loturak. Ez bakarrik hasierako artikulu hartara joateko. Baita harrezgero 11 modu horietatik 4ren azalpenarekin egin nituenak bisitatu ditzazuen ere.  Batuketak egiteko 11 …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/01/27/batuketak-zuzen-errealarekin-eta-jolasen-bat/

Kenketa: eragiketa makurra

Artikulu honekin hasi eta kenketa goitik behera ezagutzera eramango gaituen sorta egitea da nire asmoa. Izan ere, zein zaila egiten zaien haurrei kenketa eragiketa bereganatzea. Izatez, batuketarekin estu lotuta dagoen kontzeptua da baina badirudi alderantzizko bideak beti zailagoak egiten zaizkiela, eta kenketarekin ere hala gertatzen da. Izan etxean, edo izan ikasgelan, komeni da eragiketa aurkeztea …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/01/21/kenketa-eragiketa-makurra/

Ipuinak eta matematika (II)

Urtebetea egin dugula eta, lehenengo publikatu genuen artikuluaren jarraipena egitea pentsatu dut. Matematika gaitzat daukaten ipuinen zerrenda luzatuko dugu horrela: “Fibonacci, el soñador de números” da aurkeztuko dugun lehenengoa. Joseph Agnesek idatzitakoa da. Zenbakiekin eta haien propietateekin mirestuta bizi eta hazten den Leonardo Fibonacci umearen istorioa kontatzen du. Inguruan aurkitzen dituen matematikak behatzea du gogoko …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/01/16/ipuinak-eta-matematika-ii/

Bloke geometrikoekin egiteko 3 proposamen (III)

Kuatrilogia baten 3. zatia dugu hau. Teknikoki proposamen hauek nahiko konplikatuak dira. Irudien ezagutza sakona eta hausnarketa biak uztartzen dira. 7 PROPOSAMENA Hexagonoak, pentagonoak… eraikitzea, baina irregularrak. 8 PROPOSAMENA Angeluen inguruko ikerketa egitea. Hau da; pieza bakoitzak dauzkan angeluak ondorioztatu eta neurtzea. 9 PROPOSAMENA Hiruki zuzen, eskaleno edo isoszeleak eraikitzen saiatzea edo karratu edo laukiuzenak …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/01/11/bloke-geometrikoekin-egiteko-3-proposamen-iii/

Biderketa taula bitxia

Ekimen interesgarria jarri dute martxan azken asteetan tocamates.com helbidean. Argazkia ikusi eta berehala ulertuko duzue. Matrikulen zifrak kontuan hartuz eta argazkiak bilduz biderketa taula eratzen ari dira. Badakizue zein den nire proposamena, ezta? Falta denen bat aurkitzen baduzue, bidali hona edo bestela zuzenean tocamates.com helbidera. Twitterren ere badute kontua martxan. 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/01/08/biderketa-taula-bitxia/

Oparitzeko ideiak (III)

3. eta azken atala dugu hau, etxean egindako oparien kontuan. Aurrekoak ikusteko, hemen loturak: Haur txikientzako opariak Helduagoentzako opariak SUPERSEI Tocamates.com helbidean ezagutu dut jolas hau. Erositakoaren itxura honakoa da: Zoria eta probabilitatea elkartzen dira Supersei-en eta argazkian ikusiko duzuenez oso erraza da eraikitzeko. Jolas arauak ez dira zailak. Juegayeduca.net webgunekoek egindako 2 minutuko bideoan …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/12/16/oparitzeko-ideiak-iii/

Oparitzeko ideiak (II)

Pasa den astean opariak egiteko proposamenekin hasi ginen, baina eraikitzeko modukoak, erosten ibili beharrean. Txikientzako proposamenak bildu genituen. Goazen orain ume helduagoekin. “SHUT THE BOX” JOLASA 1-10 tarteko zenbakiekin batuketak edo batuketa eta kenketak eginez jarduteko jolasa da; banaka edo 2 lagun aritzeko modukoa. Gehiago izanez gero ere moldatu daiteke jolasa. Benetako Shut the box-a, …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/12/12/oparitzeko-ideiak-ii/

Zenbakien sistema hamartarrarekin jolasteko beste aukerak

Zenbakien sistema hamartarraren ingurukoak artikulu honekin bukatzen ditugu. Beste sei artikuluren ostean dator. Hemen loturak, banan-banan irakurri nahi badituzu: Zenbaki sistema hamartarraren misterioak: teoria apur bat Zenbaki sistema hamartarra lantzeko proposamena: Seguinen taula Zenbakien Montessori txartelak: inprimatzeko eredua Sistema hamartarra lantzeko errutina (I) Sistema hamartarra lantzeko errutina (II) Zenbaki sistema hamartarra lantzeko materialak Gaur beste baliabide …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/12/09/zenbakien-sistema-hamartarrarekin-jolasteko-beste-ideia-batzuk/

Goienako Puntuako artikulua (III)

Aste honetan Goienako Puntuan etxean landu daitezkeen matematiken gainean publikatu duten artikulua ekarri dut.    puntua-2016-12-02 Lehenago ere beste bi artikulu publikatu izan dituzte. Hemen dauzkazu eskura, begiratu  bat eman nahi izanez gero. Bariku matematikoa Filma eta zenbakiak

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/12/03/goienako-puntuako-artikulua-iii/