Lotura honetako irudiak ikusi besterik ez duzue egin behar zertaz ari naizen ulertzeko. Orientacionandujar.es helbidean aurkitu ditut. Udaberriaren eguraldi epel eta goxoak bultzatuta edo, horrelakoei aukera infinituak ikusten dizkiet egunotan. Egiteko errazak eta merkeak iruditzen zaizkit gainera. Eta ikastetxeko komunitatean elkarlanean egiteko modukoak direla ere uste dut. Zer gehiago behar dugu, bada? Trasforma tu patio …
Category: LH 2.zikloa
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/04/22/matematika-eta-jolasa-patioan/
Api 22 2018
Geometria, neurketak eta ariketa fisikoa: erraz eta merke!
Emaiozue begiratua facebook-en Audrey Lafleur-en orrian aurkitu dudan bideo labur honi. Ezer gutxi erabilita (lurrean jartzeko zinta edo pintura besterik ez) eta imajinazioa astinduz nolakoa etekina atera daitekeen ikusiko duzue. Zentzu askotan, gainera: matematikoa (hemen egoteko ahal izan behar, ezta?) baina baita lasaitzeko, jostatzeko eta gozatzekoa ere. Bi minutu eskas besterik ez dituzu beharko: Super-Parcours …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/04/22/geometria-neurketak-eta-ariketa-fisikoa-erraz-eta-merke/
Api 14 2018
Simetriarekin jolasteko aukerak (inprimatzeko materialak)
(Azpian datorren artikuluan inprimatzeko materialak dauzkazue bi lekutan) Simetria, behetik gorako bidea egiten duen kontzeptu geometrikoetariko bat da. HHtik hasi eta batxilergorartekoa, alegia. Beste edozein kontzeptu geometrikorekin bezala, lehenengo urratsean inguruaren behaketarekin eta gorputzarekin esperimentatzen hasiko gara. Momenturen baten kontzeptua hitzetara ekartzea komeni da. Ahal bada umeek eraikitako definizioari helduko diogu. Denon artean eraikitakoa izango …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/04/14/simetriarekin-jolasteko-aukerak-inprimatzeko-materialak/
Api 05 2018
Ikasgela osoak parte hartzeko moduko erronkak
Ikasgelan (edo etxean) erronkei edo “egoerei” aurre egiteko giroa sortzea ederra eta eraikitzailea izan daiteke. Imajinatu ezazue “Aste honetako erronka” izeneko txokoa sortzen duzuela; eta bertan, denon ekarpenak jasotzeko moduko erronkak aurkezten dituzuela. WODB erako proposamenak dira horren adibide; etxerako lanen proposamena egitean aipatutako estimazio jolasek ere hemen izango lukete lekua eta ekuazio-ezkutuak ziren jolas hauek …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/04/05/ikasgela-osoak-parte-hartzeko-moduko-erronkak/
Mar 11 2018
2018ko Martxoaren 8a, martxoaren 11tik begiratuta
Esateko zegoen (ia) guztia esanda dagoenez ez naiz etorriko hausnarketa eta irakurketa serio eta sakonekin. Nire esperientzia eta gozamenetik arituko naiz gehiena eta bukaeran apur bat matematikatik. Ostegunean ikusi genituenak historiara pasatuko omen dira. Hizki larriz idatzitako historiara esan nahiko dutela pentsatzen dut. Bada, askoz hizki xeheagoez idatzitako nire historia pertsonalean ere aztarna utzi zuen …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/03/11/2018ko-martxoaren-8a-martxoaren-11tik-begiratuta/
Mar 11 2018
Ehuneko taularekin egiteko ariketak (inprimatzeko ereduak)
Aprendiendoconjulia.com helbidean aurkitu ditut 100eko taularekin zenbakikuntza lantzeko ariketa hauek. 100eko taula tresna oso inportantea da zenbakikuntza, eragiketak, kalkulu mentala eta baita zenbaki sistema hamartarra lantzeko ere. Aspalditxo egin genuen honi buruzko artikulu zabala hemen: 100eko taula; batuketak eta jolasak Zuzenean inprimatzeko ereduak jarriko ditut gaur hemen Zenbakien identifikazio ariketak Ehuneko taulako gurutzeak Beste bideo …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/03/11/ehuneko-taularekin-egiteko-ariketak-inprimatzeko-ereduak-b/
Ots 17 2018
Dienes-en bloke logikoekin egiteko jarduerak (II)
Dienesen blokeek ematen dituzten aukerak zerrendatuz jarraitzen dugu aurretik publikatutako artikulu hauen segidan Dienes-en en bloke logikoak Dienes-en bloke logikoekin egiteko jarduerak (I) 4 PROPOSAMENA Piezak partaideen artean banatu eta dominoa egitea de helburua kasu honetan. Dominoa eratzeko arauak ezberdinak izan daitezke. Aukera errazena da pieza batetik bestera ezaugarri bakarra aldatzea, baina jolasa apur bat zaildu …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/02/17/dienes-en-bloke-logikoekin-egiteko-jarduerak-ii-b-linkak-falta/
Ots 10 2018
Jolasteko buruhausteak (edo nola ebaztu ekuazioak konturatu gabe)
Aurrekoan matematiketan-en lagun batek esan zidan ondo legokela erronkak proposatzen hasiko banintz. Hemen daukazue buruhauste-jolas-ekuazio sorta on bat ebazteko! DBHko 2. mailatik aurrera, algebraren esparruan sartzen dira gure gazteak, eta hor hasten dira letrak eta zenbakiak nahastuta ekartzen dituzten espresioak formalki erabiltzen. Horrek ez du esan nahi, ordea, lehenago ere hasi ezin daitezkeenik, batez ere …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/02/10/jolasteko-buruhausteak-edo-nola-ebaztu-ekuazioak-konturatu-gabe/
Ots 05 2018
Dienes-en bloke logikoekin egiteko jarduerak (I)
“Dienesen bloke logikoak” izeneko artikuluaren hariari segika dator gaurko artikulu hau. Bertan LEM materialak aurkeztu nizkizuen. HHn hasi eta LH guztian, DBHn eta baita batxilergoan ere erabili daitezke orohar LEMak eta bereziki Dienesen bloke logikoak. Gaur abiatzen den artikulu sortarekin LEMak umeekin erabiltzeko proposamenak egingo dizkizuet. Adinak zehaztea ez da erraza ezta egokia ere, baina bai …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/02/05/dienes-en-bloke-logikoekin-egiteko-jarduerak-i/
Urt 30 2018
Erroketaren erroetan bidaia; kontzeptua eta nola egin material eta algoritmoekin
Azken artikuluetako baten, algoritmo ilunekin denbora alperrik galtzea neurtu beharraren inguruko hausnarketari ekin nion. Gaur, eztabaida horretan “erori” den lehenengo eragiketarekin natorkizue. Erroketa izan baita eskuz egiteko moduko eragiketaren kategoria galtzen lehenengoa, kalkulagailuaz ebaztea nahikoa dela ulertuta-edo. Eta ni, nola ez, ados nago erabaki horrekin. Erroketarekin, hala ere, gauza kuriosoa pasatu da. Papelean algoritmo …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/01/30/erroketaren-erroetan-bidaia-kontzeptua-eta-nola-egin-material-eta-algoritmoekin-b-loturak-falta/