«

»

Dic 16 2016

Oparitzeko ideiak (III)

3. eta azken atala dugu hau, etxean egindako oparien kontuan.

Aurrekoak ikusteko, hemen loturak:

Haur txikientzako opariak

Helduagoentzako opariak

SUPERSEI

Tocamates.com helbidean ezagutu dut jolas hau. Erositakoaren itxura honakoa da:

superseis-oficialZoria eta probabilitatea elkartzen dira Supersei-en eta argazkian ikusiko duzuenez oso erraza da eraikitzeko.

super-6

Kaja zilindrikoa erabilita

super-6-2

Barruan dadoa, babarrunak eta 5 tapoi eta zuloa. 1-6 tarteko zenbakiak idatzita.

super-seis-arraultzak

Arraultza kaxekin egindakoak

Jolas arauak ez dira zailak. Juegayeduca.net webgunekoek egindako 2 minutuko bideoan dauzkazu azalpenak gazteleraz.

L-aren JOLASA

Jolas hau 1972an asmatu zuen Edward de Bono psikologoak. Hau da bere itxura:

juego-de-l-2

4x4ko taula, L formako bi pieza eta beste bi pieza zirkular behar dira jolsatu ahal izateko.

Egurrez edo EVA gomaz erakitzea da nire proposamena eta, ahal baduzue, kartoizko kajaren bat aprobetxatzea bertan taula egiteko. 

Jolas arauak honakoak dira: Jokalari bakoitzak bere txandan L pieza lekuz aldatu behar du eta gero pieza zirkular bat aldatzea aukeratu dezake. L-a lekuz aldatu duela esan ahal izango da mugitu eta gero gutxienez lauki berri bat zapaltzen badu. Hori egin eta gero beste jokalariaren txanda da. Jolasaren helburua arerioaren L-a mugitu ezin daitekeen posizioan uztea da. 

GO JOLASA

Milaka urtetan jokatu izan dute jolas honekin. Azken hilabeteotan gaia medioetan agertu da Alpha Go programa gai izan delako jokalari profesional baten aurka irabazteko. Jokoak itxura hau dauka normalean:

go-tablero

Taula 19x19koa izaten da, baina guk 9×9 egitea proposatzen dugu. Horri gehitu babarrun zuri eta beltzak eta hauek gordetzeko ontzi polit batzuk eta aurrera!

Go jolasean, piezak ez dira laukien barruan jartzen, erpinetan baizik. Kolore batekoek beste koloreko bat lau aldetatik inguratzen badute, taulatik kenduko dute. Jokoaren bukaeran taularen eremu haundiena hartuta daukanak irabaziko partida.  

Proposmen hauez gain interneten apur bat arakatu eta  aukera eder asko ikusiko dituzue. Ondo pasatzeko eta  buruari eragiteko jolas bikainak oparitzen ariko zarete eta baita ere balio sentimental haundiko tresnak. Ea nola moldatzen zareten!

 

 

 

 

PartekatuShare on Facebook4Share on Google+0Tweet about this on TwitterPin on Pinterest0Share on LinkedIn0Digg this

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

*