Batuketak zenbaki-lerroarekin (eta jolasen bat)

AZKENEAN gai honi ere heltzera noa berriz. Gogoratzen al duzu nola publikatu genuen artikulu bat batuketa bera egiteko 11 modu ezberdin zeudela esanaz? Aspaldikoa denez, eta agian haren berririk izango ez duzunez, hemen loturak. Ez bakarrik hasierako artikulu hartara joateko. Baita harrezgero 11 modu horietatik 4ren azalpenarekin egin nituenak bisitatu ditzazuen ere. 

Batuketak egiteko 11 modu 

ABN algoritmoa eta gure ohiko algoritmoa

Batuketak txotxekin

Batuketak regletekin

Gaur, honi segida emango diogu eta beste aukera bat gehituko diogu zerrendari. 

ZENBAKI-LERROAREKIN

ZENBAKI-LERROAREN kontzeptua, gerora, DBH eta batxilergoan ikaragarri erabiltzen da. Etapa horietan zenbaki naturalak ezezik, zenbaki errealen multzo osoa erabiltzen dute, eta zuzen erreala ezinbesteko tresna da zenbakion kokapena modu manipulatiboan egiteko. Ez dakizula zer den? Hona LHrako bertsioa:

20170121_201604[1]

10naka doazen atalak dauzkat 100erarte, belkroarekin itsasteko moduan. Asko direnez, argazkian ateratzeko askatu egin ditut.

Inprimatzeko moduko eredua lortu ahal izango duzu actiludis.com helbideko lotura honetan.

LHko lehen urteetan umeek zenbaki naturalak esparruan aritzen dira. 0-a (zeroa) ere ezagutzen dute, naturala ez bada ere. Eta igogailuan seguru deigarria egin zaiela garajera joateko zapaldu behar duten botoiaren marratxo horizontal hori. Gerora, hori izango da zenbaki osoak aurkezteko erabiliko dugun adibidea. Baina, tira, oraingoz naturalekin ari garenez, zuzen errealean agertuko diren bakarrak izango dira. 

Eta nola egiten dira batuketak zuzen errealean? Asmatuko zenuten seguruena. Argazkiak ikusiko ditugu:

9+5 egiteko: 9tik hasi eta zuzenean gora 5 koska igoz nora iristen garen ikusita batuketa eginda geratzen da. Igoera harriekin egin daiteke, edo 5eko luzera duen gezia erabiliz, edo, nola ez, hatzamarrekin kontatuta. Hiru kasuetan, emaitza14 da. 

20170121_20265920170121_202605 

Teknika hau oso sinplea egingo zaie partxisean edo antzarraren jolasean aritutakoak badira. Hala ere, agian momentua da jolas horiek berriz hartzeko eta benetan bidean egiten diren batuketetan fokua jartzeko.

partxisa batuketekin (1)

Mugimendu honetan 11+3 egin dugu. 14ra iritsi gara, alegia.

partxisa batuketekin (2)

.

.

.

.

.

.

Zenbaki haundiagoekin hasi aurretik, komeni da zuzen errealak segidak egiteko erabiltzea. Zenbaki batetik hasi eta 2naka, 3naka, 5naka aurrera eta atzera kontatzen jardutea, alegia. Jolas moduan planteatuz gero, binaka eta dadoekin jolastu daiteke eta zenbaki konkreturen batetik pasatuko garen ala ez apostu egin. 

Segiden kontu hoenen hurrengo urratsa, gerora batuketak arin egiteko oso inportantea, +10 egiteak dakarren desplazamendua aztertzea da. Orain ere, segidak eraikiz iritsiko dira umeak ondoriora.

Adibide honetan, 8tik abiatu eta +10 egin dugu hainbat aldiz: 

+10en kontua asimilatuta daukanean, prest dago umea zuzen errealarekin edozein batuketa egiteko. 

Hona adibide bat: 19+24:

Nola antolatu zuzena erabiltzeko?

Hasteko, argazkietakoa moduko egitura eraiki nahi baduzu, plantilla lortzeko aukera daukazu actiludis.com helbidean. Inprimatu, moztu, forratu, belkroak jarri eta erabiltzeko prest izango duzu. 

Umeek haien mahaietan itsatsita izan dezakete zati bat hasierako hilabeteetan. Gerora, zenbaki haundiagoekin ari direnean, kiribildutakoa erabiltzea da erosoena. 


umeak zuzena erabiltzen

kiribildutako zuzena

Paretan ere jarri daiteke bertikalean eta behetik gora. (Gerora ardatz kartesiarrekin bat egin dezan ikusitakoak)

Ikastetxeetako patioak ere leku ezin hobeak dira zuzen errealaren egiturak marraztuta eukitzeko. Egun epel eta eguzkitsua parean izanez gero, aukera bikaina izan daiteke kalera irten eta batuketak egiten aritu daitezen jolas giroan. Mugituz hobeto ikasten duten umeek eskertuko dute.

patioak

imageneseducaticas.com helbidetik hartutakoa

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/01/27/batuketak-zuzen-errealarekin-eta-jolasen-bat/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.