Oparitzeko ideiak (II)

Pasa den astean opariak egiteko proposamenekin hasi ginen, baina eraikitzeko modukoak, erosten ibili beharrean. Txikientzako proposamenak bildu genituen. Goazen orain ume helduagoekin.

“SHUT THE BOX” JOLASA

1-10 tarteko zenbakiekin batuketak edo batuketa eta kenketak eginez jarduteko jolasa da; banaka edo 2 lagun aritzeko modukoa. Gehiago izanez gero ere moldatu daiteke jolasa. Benetako Shut the box-a, egurrezko kutxa baten egoten da, irudian agertzen den bezala:


shut-the-box-2

Guk, tapoiekin egindakoa eraikiko dugu:

shut-the-box

Jolasaren arauak sinpleak dira. Batuketekin bakarrik ari garela kontuan hartuta, lehenengo jokalariaren txanda da:

a) Dadoak bota eta emaitza batu. Argazkian 4 eta 6 atera dira; 10 beraz.

b) Tapoietatik 10 batzen duten edozein tapoi sorta kendu daiteke

1-9

2-8

1-2-7

2-3-5

c) Berriz ere dadoak bota eta berdin jokatu.

Noiz bukatuko da jokalari honen txanda?jDadoak bota eta aurrera jarraitzeko aukerarik ez daukanean. Momentu horretan, kendu gabe geratzen diren tapoien zenbakiak batu eta apuntatu eta beste jokalariaren txanda izango da.

Jolasean zehar erabakiko dute partehartzaileek zenbat aldiz egingo duten jokoa. Bukatzen denan puntuak batu eta gehien dituenak galduko du.

Oparia asko edertuko du tapoiok kutxa polit edo zorro dotore baten emateak. Ah! Eta jokuaren arauak sartzea ez ahaztu!

SOMA KUBOA

Soma kuboa 3 dimentsiotako puzzlea da. Hona benetakoaren irudia:

soma-madera-2

ludoforum.com-en hartutakoa

3x3ko kuboa eraikitzea da Soma Kuboarekin egiten den oinarrizko jolasa. 240 modu ezberdin omen daude kuboa eraikitzeko!  Hala ere, kuboa eraikitzeaz gain irudi mordoa eraiki daiteke:

soma-figuras

ludoforum.com-ekoa

 

Gurean, kuboaren piezak polikuboekin eraikitzea da proposamena. Izan ere, Soma kuboa 7 piezek eratzen dute:

soma-piezas

Eraiki ditzagun honela, bada:

soma-policubos-tocamates

tocamates.es-ekoa. Piezak kolaz itsasten baditugu ez dugu izango berriz ere askatzeko arriskurik

Oraingoan ere kutxa edo zorro politean oparitzea ia ezinbestekoa da. 

AWALÉ JOLASA

Afrikatik datorren jolasa da hau.

awale-maderaHaziak zuloetan “landatzearekin” dauka zerikusia eta gainera nolabaiteko balio etikoen parametrotan mugitzen da. Parekoari haziak kentzea da helburua, baina era berean batere hazirik gabe uztea debekatuta dago horrek lurra eta pertsona pobretzen baititu.

Asmatu al duzue zein izango den nire proposamena? Kontatu dituzue zuloak? 12 daude…orain bai? bada horixe bera: arraultza kajak eta harri polit batzuk edo babarrunak erabilita jardungo dugu. 48 harritxo beharko ditugu; 4 ale zulo bakoitzerako.

Harri edo haziok banatuta, zulo baten dauden haziak hartu eta hurrengo zuloetan banan-banan ereiten joatea da kontua. Ereiten den azken harria pareko jokalariaren eremuan badago eta bertan 2 edo 3 hazi elkartzen badira, lapurtu egin ahal izango dizkiozu haziak. Aurreko zuloetan egoera berdintsua ematen bada horiek ere jokaldi berean hartu ahal izango dizkiozu. Beti ere, hazirik gabe geratzen ez bada, noski. Arau gehiago ere badaude, baina ulertzen hasteko agian awalé on-line jolasten hastea onena. Jokoa askotan adostasunez bukatzen da, ale gutxi geratzen direnean eta jolasak bizitasuna galtzen duenean. Hazi gehien lortu dituenak irabazten du. Arauak lortzeko lekua ere bisita dezakezue, hauek osotasuean ezagutu nahi badituzue.

awalw-casero

HANOI-KO DORREAK

Egin genuen artikulu bat jolas erraz baina interesagrri honen ingurukoa. Link-a eta argazkiak besterik ez ditut jarriko.

Hanoiko dorreak

100_1289

 

 

 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/12/12/oparitzeko-ideiak-ii/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*