Category: Bideoak

5. urteurrena matematiketan.eus-ena

2016ko urtarrilak 14 zituenean publikatu nuen lehenengoz artikulu bat matematiketan.eus-en. “Ipuinak eta matematika” izena jarri nion. Gaurko eguna begiratzen baduzue, beraz, nire txiki digitalak gaur 5 urte egiten dituela ikusiko duzue!  Zenbat gauza pasatu diren harrezkero! Onak, apartak, txarrak, eskasak. Zenbat barre eta zenbat negar! Denetarik! Zenbakitan jartzen badugu matematiketan.eus-en urteurrena, honako datuak aterako ditugu: …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2021/01/14/5-urteurrena-matematiketan-eus-ena/

LHko haundienek HHko gazteagoei egiteko oparia

Ondoren ikusiko duzuen bideoan eskulana egiteak berak duen balioaz gain, espazioa, gorputz geometrioak eta hauen planuko proiekzioa eta eraikitzean erabilitako materialaren arabera, gorputzen barruko izaeraekin zerikusia  duten gaiak azaleratu eta landu daitezke. Are gehiago aberastu daiteke lana, gainera, kutxak neurri jakin batzuk izan beharra gehitzen badiogu.  Eta, orain, proposamena: Zer iruditzen zaizue LH 6 edo …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/10/05/lhko-haundienek-hhko-gazteagoei-egiteko-oparia/

Konfinamendurako erronka logikoa (V): ezetz kartak horrela antolatu?

Gaur ez dakart eskulana, burulana baizik. Bideoa daukazue azpian azalpenak ikusti ahal izateko. Etxeko txikiekin egoteko bertsio errazagoa eta helduok ere nahasteko moduko bertsioa azaltzen dira bertan. Are gehiago, bertsiorik zailena garatu gabe dago bideoan: Baraja osoa bertan agertzen den moduan antolatzekoa, alegia.   Ekin! Seguru lortuko duzuela eta!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/04/18/konfinamendurako-erronka-logikoa-v-ezetz-kartak-horrela-antolatu/

Konfinamendurako eskulana (I): Paperezko lorea

Eskulan gisa jarduteko proposamena da gaur hemen aurkituko duzuena. Paperarekin egingo den lana nahiko erraza da eta etxeko txikienek ere egin ahal izango dituzte haien ekarpenak. Horri gehitzen badiozue elkarlanean jarduteko aukera, bada, arratsalde pasa on bat egin ahal izango duzue. Zein material behar duzuen? Bi kolore ezberdinetako A4 folioak. Emaitza nolakoa izango den? Nola …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/04/09/konfinamendurako-eskulana-i-paperezko-lorea/

Anamorfismoa ikastolan

Pasa den urtarrilean ekin genion gure ikastolan, Arizmendi Ikastolan, “anamorfismo” izeneko arte-lan espaziala eraikitzeari. Anamorfismoa zer den?  Bada objektu edo tresna sorta bat ageri da bertan, ustez, sakabanaketa kaotikoan. Objektuok berez badute beraien izaera eta funtzio propioa banan-banan hartuta. Denen artean eratzen duten multzo horri leku konkretu batetik (eta bakarretik) begiratuta, ordea, osotasunaren ikuspegia jasotzera pasatzen …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/03/01/anamorfismoa-ikastolan/

Musika eta matematika

Aspalditik neukan gai honi heltzeko asmoa, eta azkenean, egin dut!! Bukaeran plantilla batzuk jarriko dizkizuet eskura, gainera, inprimatzeko prest. Musika IKARAGARRI inportantea da eta izan da nire bizitzan. Gaur egun ez dut ohiturarik (kendu “ohiturarik” eta berridatzi “denborarik” nahi baduzue ;)) musika larregi entzuteko, baina iraganeko hainbat momentutan izan da plazer iturri eta, batez ere, …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/10/23/musika-eta-matematika/

2018-2019ko artikuluak ordena kronologikoan

Berehala datorren zerrendan, iazko ikasturteko 41 artikulu jarri dizkizuet eskura. Bukaeran, gainera, aurreko ikasturteetan jasotako “kolekzioetarako” lotura ere jarriko dizuet. 18-19ko fruituak aztertuz gero, ikusiko duzue jolasak izan direla nagusi proposamenetan. Eragiketak, pentsamendu logikoa, buruzko kalkulua eta bestelako kontzeptu matematikoak mobilizatzeko proposamen ludikoak, alegia. Sare sozialak izan dira proposamenen iturri nagusiak; twitter, nagusiki, gainera. Arakatzeko …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/10/20/2018-2019ko-artikuluak-ordena-kronologikoan/

> eta < sinboloak ulertu nahi?

Gaurkoa labur-laburretik doa. Bideo motz hau aurkitu dut oso-oso-oso argi adierazten duena >, = eta < sinboloen esanahia. Gelan nahi beste alditan erabiltzeko modukoa. Beharra dagoen bakoitzean! Besterik gabe, hemen duzue: Gauza bat bakarrik gehituko dut… DBH eta batxilergoko hainbat ikasleri ere ez zaiola gaizki etorriko bideo honi begiratua egieta noizean behin! Izan ere, ezberdintzen …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/10/11/eta-sinboloak-ulertu-nahi/

Bohemian Rhapsody

Hona ikasle talde batek Queen taldeari egin dion bertsioa. Batxilergoko matematikako programaren zati handi bat deskribatzen dute bertan kontzpetuetan sakonduz gainera. Bikaina iruditu zait ikusi dudanean. 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/02/17/bohemian-rhapsody/

Sare sozialetatik ateratako erronka logikoak: behaketa eta ondorioztatzea

Lantzean behin horrelakoak iristen zaizkigu handik edo hemendik. Gelan edo etxean erronka gisa erabiltzeko aproposak direnez, hona ekartzea pentsatu dut. (Emaitza zuzenak zein diren jakin nahi izanez gero, azpian jarriko dizkizuet soluzioak.)  ZEIN BETEKO DA LEHENAGO? Testuak hau dio:  “Jakintsuendako bakarrik: Zein beteko da lehenengo?”  ZENBAT TRIANGELU DAUDE IRUDI HONETAN? ZEIN DA KOTXEAREN AZPIAN GERATZEN DEN …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/02/10/sare-sozialetatik-ateratako-erronka-logikoak-behaketa-eta-ondorioztatzea/