Zenbakien sistema hamartarraren ingurukoak artikulu honekin bukatzen ditugu. Beste sei artikuluren ostean dator. Hemen loturak, banan-banan irakurri nahi badituzu:
Zenbaki sistema hamartarraren misterioak: teoria apur bat
Zenbaki sistema hamartarra lantzeko proposamena: Seguinen taula
Zenbakien Montessori txartelak: inprimatzeko eredua
Sistema hamartarra lantzeko errutina (I)
Sistema hamartarra lantzeko errutina (II)
Zenbaki sistema hamartarra lantzeko materialak
Gaur beste baliabide hauek aipatu nahi ditugu sistema hamartarra ulertzen laguntzeko erabilgarriak izan daitezkelakoan:
10eko autobusa
Autobusa bete ahala 10eko pakete bat eratzen da.
Montessori eskolako perlak
Perlak 10eko paketetan biltzea da ideia, hari metalikoan sartuta eta hauekin gero ehuneko paketeak egitea, milakoak… Umeak eskuekin poliki-poliki aritzean dago gakoa jarduera mota honetan.
Ekilorea
Haziak 10eko paketetan antolatuta daude ekilore honetan.
10eko arraultza kaxa
Zenbait kaxa bildu eta arraultzak erabili beharra izan gabe ere, dagokion objektuak (harriak, babarrunak…) kokatu ahal izango ditugu tarteetan, 10eko paketeak bete arte.
Edalontziak
Montessori txartelen parekoak dira edalontzi hauek. Formatoak atentzioa eman dit eta horregatik ekarri ditut.