Kuatrilogia baten 3. zatia dugu hau. Teknikoki proposamen hauek nahiko konplikatuak dira. Irudien ezagutza sakona eta hausnarketa biak uztartzen dira.
7 PROPOSAMENA
Hexagonoak, pentagonoak… eraikitzea, baina irregularrak.
8 PROPOSAMENA
Angeluen inguruko ikerketa egitea. Hau da; pieza bakoitzak dauzkan angeluak ondorioztatu eta neurtzea.
9 PROPOSAMENA
Hiruki zuzen, eskaleno edo isoszeleak eraikitzen saiatzea edo karratu edo laukiuzenak sortzen saiatzea ere ez da lan makala, nik behintzat ez baitut lortu! Hortaz konturatzea ere interesgarria denez, proposamenen artean sartzen dut.
Ikerketa matematikoa egiteko parada ere emango luke lehen neurtutako angeluetan oinarrituz. Triangelu zuzenetan, adibidez, 90-30-60 angeluduna da aukerak dauzkan bakarra, eta saiatzen hasiz gero ikusten da triangelu berdeak erditik zatitu beharko genituzkeela azalera bete ahal izateko.
Lehenago publikatu ditugun artikuluetara iristeko bidea erraztuko dizugu hemen: