2016ko urtarrilak 14 zituenean publikatu nuen lehenengoz artikulu bat matematiketan.eus-en. “Ipuinak eta matematika” izena jarri nion. Gaurko eguna begiratzen baduzue, beraz, nire txiki digitalak gaur 5 urte egiten dituela ikusiko duzue! Zenbat gauza pasatu diren harrezkero! Onak, apartak, txarrak, eskasak. Zenbat barre eta zenbat negar! Denetarik! Zenbakitan jartzen badugu matematiketan.eus-en urteurrena, honako datuak aterako ditugu: …
Category: LH 3.zikloa
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2021/01/14/5-urteurrena-matematiketan-eus-ena/
Aza 28 2020
Klarionarekin egindako erronkak
Banator, beste behin, twitter-en aurkitutako kontu batekin. Badago traola bat, #sidewalkmath, non partaideek haien herrietako espaloi, plaza eta bideetan, lurrean, klarionaz marraztu edo irudikatutako matematikako ariketak jasotzen dituzten. Batzutan ikusten da ikastetxera bidean egindako lanak direla, ikasleen jakinmina pizteko asmoz egindakoak-edo. Beste batzuk, berriz, pentsamendu matematikoa kalera ekartzearekin lotzen dute gaia. Covid-aren krisarkein, gainera, indarra …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/11/28/klarionarekin-egindako-erronkak/
Urr 30 2020
Matematikan diharduen orok aztertzeko lekua: NRICH
Aurrekoan baliabide digitalak aurkeztu nizkizuen artikulu baten. Tartean NRICH izenekoa aipatu nuen; Cambridge-ko Unibertsitateak sustatzen duen web orria. Aipatu nizuen ez zela baliabide digitalen lekua soilik. Askoz konplexuago eta aberatsagoa da. Izan ere, bertako matematikaren ikuspegia da ikaragarri gustukoa dudana. Egoeren ebazpenetik eta edukiak jolasekin mobilitzatzetik jarduten dute nagusiki. HH, LH eta BHrako proposamenak dituzte; …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/10/30/matematikan-diharduen-orok-aztertzeko-lekua-nrich/
Urr 11 2020
Yam dado-jolasa
Jolasaren balioaz jardun izan dugu maiz webgune honetan eta, beraz, ez naiz hasiko jolasak matematikako hainbat eduki lantzeko aproposak zergatik diren argudiatzen. Bai esango dut Yam deituriko hau sarri erabiltzen dudala. Arrazoi ezberdinengatik gainera. Oso dibertigarria delako, lehenengo eta behin. Ez umeentzako bakarrik. Helduok ere jolasteko modukoa baita. Bigarrenez, matematikako eduki asko mobilizatzen dituelako; tamaina …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/10/11/yam-dado-jolasa-2/
Urr 05 2020
LHko haundienek HHko gazteagoei egiteko oparia
Ondoren ikusiko duzuen bideoan eskulana egiteak berak duen balioaz gain, espazioa, gorputz geometrioak eta hauen planuko proiekzioa eta eraikitzean erabilitako materialaren arabera, gorputzen barruko izaeraekin zerikusia duten gaiak azaleratu eta landu daitezke. Are gehiago aberastu daiteke lana, gainera, kutxak neurri jakin batzuk izan beharra gehitzen badiogu. Eta, orain, proposamena: Zer iruditzen zaizue LH 6 edo …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/10/05/lhko-haundienek-hhko-gazteagoei-egiteko-oparia/
Eka 22 2020
Ostadarraren pastel espaziala
Pastelak egiteko proposamenarekin natorkizue gaur. Pastel bereziak, ordea! Zehazki bi pastel mota egiteko deskribapen-bideoa aurkituko duzue testuaren ondoren. Lehenengo pastelaren emaitza erakutsiz hasten da eta benetan ikusgarria dela ezingo duzue ukatu. Hemen jartzen dizuet bideoko irudia: Osasungarria ote den ere galdetuko diozue zuen buruei; bizkotxo arruntak erabiltzen dituzte, jangarriak diren koloranteak gehituta. Hortik aurrera, bakoitzak …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/06/22/ostadarraren-pastel-espaziala/
Eka 14 2020
Gure etxeko ikerketa baten errelatoa; noiz beteko zaio bateria tablet-ari?
Semeak berak bota du galdera; zenbat denbora behar du tabletak bateria betetzeko? Proposamena ere semeak egin du: hurrengo %1 betetzen zenbat denbora behar duen kontatzea eta hortik orotara zenbat denbora beharko duen kalkulatzea. Hori entzunda ni neu ere piztu egin naiz eta ikerketa egiteari ekin diogu. HIPOTESIA: Gure semearen hipotesia, beraz, bateria modu linealean kargatzen …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/06/14/gure-etxeko-ikerketa-baten-errelatoa-noiz-beteko-zaio-bateria-tablet-ari/
Api 26 2020
Konfinamendua gure etxean (VI): Eskulan eta mahai jolasak
Ez du gaurkoak testu asko izango. Hona, iruditan, oporraldi honetako jarduna nondik joan den gurean (tarte batzutan!) Jolasetik, oso maiz… Herriko ekimenetan parte hartzetik… Eskulanak probatzetik… Hiru eremuetan bateren bat aukeratu beharko banu: Jolasetan gero eta gehiago gustatzen zait Taló izenekoa. Zein aberatsa den! Umeek jarduteko modukoa, bai, baina helduok ere benetan gustura jardutekoa. Herriko …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/04/26/konfinamendua-gure-etxean-vi-eskulan-eta-mahai-jolasak/
Api 18 2020
Konfinamendurako erronka logikoa (V): ezetz kartak horrela antolatu?
Gaur ez dakart eskulana, burulana baizik. Bideoa daukazue azpian azalpenak ikusti ahal izateko. Etxeko txikiekin egoteko bertsio errazagoa eta helduok ere nahasteko moduko bertsioa azaltzen dira bertan. Are gehiago, bertsiorik zailena garatu gabe dago bideoan: Baraja osoa bertan agertzen den moduan antolatzekoa, alegia. Ekin! Seguru lortuko duzuela eta!
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/04/18/konfinamendurako-erronka-logikoa-v-ezetz-kartak-horrela-antolatu/
Api 15 2020
Konfinamendurako eskulana (IV): Hitomezashi sareak
Gaur paperean marraztuz egiteko eskulana proposatuko dizuet. Azken boladan bezala, egiteko erraza, eta lasai eta patxadan jarduteko aproposa. Hitomezashi bordatuetan oinarritzen da gaurko proposamena. Ezagutzen al dituzue Hitomezashi bordatuak? Nik oraintsu izan dut beraien berri. Irudi honetan ikusiko dituzue bordatu horien eredu batzuk: Izenak iradokitzen duen bezala Japonian erabiltzen den josteko teknika da. Sashiko josteko …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/04/15/konfinamendurako-eskulana-iv-hitomezashi-sareak/