IKASTAROAK

Kaixo lagun.

Hasteko, eskerrak eman nahi dizkizut zure interesagatik; honakoa irakurtzera iristea asko baita niretzako.

Tamalez, hurrengo hilabeteetan ezingo ditut atenditu jada hitzartuta edo martxan dauden ikastaro edo saio presentzialak baino gehiago. Astegunak oso beteta dauzkat ohiko jardunarekin. Nire esfortzu pertsonala, nagusiki, Arizmendi Ikastolako irakasle lanetan, Ikaselkarren Kimu proiektuko matematikako atala garatzen eta Innovamateko materialaren analisia egiten jarria dut. Eta asteburuetan familiako kontuak  atenditzeko garaian nago.

Hala ere, webgunea bera elikatzen jarraituko dut ahal dudan maiztasun handienarekin, facebook eta twitterretik ere jarraitu ahal izango duzu hemengo jarduna “matematiketan” izenpean eta webguneko e-mailak (info@matematiketan.eus) ere aktibo jarraituko du.

Beraz, gai honekin lotutako zalantzak edo komentarioak badauzkazu gustura jaso eta erantzungo dizkizut. 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/kurtsoak/