Category: LH 2.zikloa

Alfabetoa erabili batuketak egiteko; buruzko kalkulua jolastuz

Etxe askotan aurki ditzakegu alfabetoko hizki magnetikoak. Zuek ere etxean badauzkazue, prest zaudete jolasteko. Bestela, hartu papel karratu sorta bat eta bakoitzean idatzi alfabetoko letra bana. Jolasa gustukoa baduzue, txartelok plastifikatzea duzue onena. Jolasa adin guztietako ume zein helduk egiteko modukoa da. Buruzko kalkulua praktikatzekoa da, baina alboan materialen bat (erregletak, zotzak, harriak…) duela jolasteko …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/05/29/alfabetoa-erabili-batuketak-egiteko-buruzko-kalkulua/

Kalkulagailua bidelagun txikitatik

Kalkulagailua tresna aparta dugu batuketak edo beste edozein eragiketa egiteko. Hori jakinekoa da, ezta?   Hasierako urteetan, hala ere, eragiketak eskuz edo buruz egin behar horrekin badirudi debekatutako tresna izaten dela; LH bukatu eta gero, ordea, bat-batean ezinbestekoa bilakatzen da. Are gehiago, eskuzko kalkuluak erabat baztertzen dira DBHn. A ze kontrastea! Zentzugabea, nire ikuspegitik. Izan …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/05/13/kalkulagailua-bidelagun-txikitatik/

Ezinbesteko materialen zerrenda (bis)

Artikulu hau gaur justu urtebete dela publikatu nuen. Bertan, matematikak modu manipulatiboan garatzeko ezinbestekoak diren materialak ageri dira. Batzuk, etxean eraikitzekoak eta beste  batzuk, erostekoak.  Zerrenda hau egingo nuke, bada, erosteko modukoekin: Erregletak + 10 oinarriko materialak Bloke geometrikoak Dienes-en bloke logikoak (eta etiketa logikoak) Balantza (digitala edo pisuekin orekatzekoa) Polikuboak Dado sorta anitza Erosi …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/04/30/ezinbesteko-materialen-zerrenda-bis/

LEGO®ekin matematikak (I)

Oporretan bete-betean murgildu aurretik, artikulu sorta bati heltzeko asmoa aurkeztera nator. LEGO® piezekin (edo antzerakoekin) matematikak garatzeaz ari naiz. Interesgarriak iruditzen zaizkit, batetik, aukera asko ematen dituztelako, eta, bestetik, etxe askotan jada erosita egoten den materiala delako. Gurean ere badauzkagu, eta egia esan nahiko ibilibide kuriosoa egin dute.  Ume zaharrenak 4 urte zituela iritsi ziren …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/04/12/legoekin-matematikak-i/

m, dm eta zm kontzeptua eraikitzen

Esaten da ume batek distantziarekin daukan lehenengo kontaktua jaio eta berehala amaren bularraren bila hasten denean izaten dela. Hortik aurrera, ikastetxean zein etxean magnitude eta unitateen esparruan ibilbide luzea egin beharko du, urte askotan zehar. Bide horretan opa diezaiokegun gauzarik onena neurketa asko eta asko egiteko aukera izatea da.  Ahal bada, gainera, testuinguru esanguratsuen baitan. …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/04/01/m-dm-eta-zm-kontzeptua-eraikitzen/

Biderketak mekanizatu…jolastuz

Aurrekoan zatiketak mekanizatzeko jolasa proposatzen nuen. Gaur, gai berari tiraka, biderketa praktikatzekoa proposatuko dugu. 3 dado beharko ditugu eta papela eta boligrafoa. Ea argazkiak ikusita jolasa ulertzeko moduan jartzen dudan. Mekanismoa bera ez da konplexua: . . . . . . .   Konbinazio asko daudenez, posibilitate bat da 2 edo 3 saiakerara mugatzea, jolasa …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/03/11/biderketak-mekanizatu-jolastuz/

Martxoak 8: Abestia, bideoa, anagrama eta artikulua.

8 zenbakian askotan ikusten dut tente eta tinko jarritako ∞ sinboloa. Izan ere, bizitzan aukeratzeko askatasun infinitoa nahiko bainuke denontzako, emakume zein gizon. Jakin badakit martxoaren 8aren data ez zutela nire infinitoari begira aukeratu 1910ean, Emakumearen Nazioarteko Egun izendatu zutenean, baina zer esango dizuet ba… nire ikuspegitik badu ukitu erromantikoa horrela ikusteak ere! Normalean proposamen matematikoak egiten …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/03/06/martxoak-8-abestia-bideoa-anagrama-eta-artikulua/

Inauteriak bukatuta, ikerketa matematikoa egitera goaz

Inauteriak direla eta, bi proposamen ekartzen ditut. Lehenengoa LH3-4 tik aurrera egiteko modukoa, sakontasun diferenteekin. Baita DBH eta batxilergoan ere!   Bigarrena, LH1-2 rako izan daiteke aproposa baina baita beste mailetan ere. INAUTERIEN DATA KALKULATZEN IKASIKO DUGU Seguru badakizuela Inauteriak ez direla urtero egun berdinean izaten. Kalkulatu egin behar izaten da zein egunetan izango diren. …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/02/28/inauteriak-bukatuta-egiteko-ikerketa-matematikoa/

Ehuneko taulak, batuketak eta jolasak

Aurrera darraigu batuketen aukera anitzei erantzun nahian. Oraingoan beste tresna interesgarri bat aztertuko dugu. Honek bai eskaintzen dituela aukera anitzak. Dibertigarraiak gainera! ABN metodoan asko erabiltzen dute batuketa egiteko modu hau, oso lotuta baitago algoritmo horren oinarrizko ideiarekin. EHUNEKO TAULA Taula honekin batuketa konplexuak 2-3 segundutan egiten dira. Artikuluaren bukaeran aipatuko dugu nola egiten diren. …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/02/18/ehuneko-taulak-batuketak-eta-jolasak-i/

Zatiketak mekanizatzen… jolastuz

 Jolasa berari heldu aurretik, jolasaren balioaren aldeko aldarrikapena egiten hasiko naiz. Oso modu sinplean eta hausnarketa sakon eta luzeetan sartu gabe:  EGIA da, umeek oinarrizko eragiketetan trebezia eta bizkortasuna garatu behar dutela urteen joanean. ONDORIOZ batuketa eta biderketa taulak bereziki ondo mekanizatu beharko lituzteke; eta baita kenketa eta oinarrizko zatiketak ere. MEKANIZAZIO hori modu aspergarri eta …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/02/05/zatiketak-mekanizatzen-jolastuz/