Honako artikulua Goienako Puntuan publikatutako artikuluari lotzen zaio. Izan ere, azken boladan denborapasa izena hartzen duten jarduera interesgarrien bila aritu naiz. Eta baita aurkitu ere! Bidean konturatu naiz lehenago ere heldu izan diodala horrelakoak hona ekartzeari. Beraz, hasiko naiz blog honetan agertu direnei helduz. Hanoiko dorreak. Shikaku jolasa Sudokua Etxeorratzak Kolam irudiak Hitomezashi sareak Origamia …
Category: Inprimatzeko materiala
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2021/03/24/denborapasak-denbora-pasatzeko-baino-gehiagorako-i-nonogramak/
Urt 14 2021
5. urteurrena matematiketan.eus-ena
2016ko urtarrilak 14 zituenean publikatu nuen lehenengoz artikulu bat matematiketan.eus-en. “Ipuinak eta matematika” izena jarri nion. Gaurko eguna begiratzen baduzue, beraz, nire txiki digitalak gaur 5 urte egiten dituela ikusiko duzue! Zenbat gauza pasatu diren harrezkero! Onak, apartak, txarrak, eskasak. Zenbat barre eta zenbat negar! Denetarik! Zenbakitan jartzen badugu matematiketan.eus-en urteurrena, honako datuak aterako ditugu: …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2021/01/14/5-urteurrena-matematiketan-eus-ena/
Urr 11 2020
Yam dado-jolasa
Jolasaren balioaz jardun izan dugu maiz webgune honetan eta, beraz, ez naiz hasiko jolasak matematikako hainbat eduki lantzeko aproposak zergatik diren argudiatzen. Bai esango dut Yam deituriko hau sarri erabiltzen dudala. Arrazoi ezberdinengatik gainera. Oso dibertigarria delako, lehenengo eta behin. Ez umeentzako bakarrik. Helduok ere jolasteko modukoa baita. Bigarrenez, matematikako eduki asko mobilizatzen dituelako; tamaina …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/10/11/yam-dado-jolasa-2/
Api 09 2020
Konfinamendurako eskulana (II): KOLAM irudiak
Indiako hegoaldean egiten omen dituzte irudi geometriko eder hauek. KOLAM deitzen diete; “edertasuna” haien hizkuntzan. Arrozarekin egindako tinta erabiltzen dute marrazkiak egiteko eta artearekin ezezik espiritualitatea eta naturarekin lotura gisa ere ulertzen omen dituzte irudiok. Matematikarien interesa piztu izan dute, irudien deskribapen urratsek konputazioarekin izan dezaketen lotura dela eta. Ulertzen dut baretasun eta isiltasunean marrazteko …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/04/09/konfinamendurako-eskulana-ii-kolam-irudiak/
Ots 17 2020
Panda square puzzle espaziala (inprimatzeko eredua)
Badaukat nik geometriarekin zerbait, proposamenen bat ikusi eta berehala erakartzen nauena. Agian izango da nik neuk gutxien garatu dudan esparrua delako eta horren egarria daukalako! Gaurkoa, beste askotan bezala, twitterren aurkitu dut eta puzzle geometriko irekia dela esan dezakegu. @DavidButlerUoA da txioaren eta proposamenaren sortzailea. Adelaida-ko Unibertsitateko blogean agertu zen 2016an eta egunotan jaso du …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/02/17/panda-square-puzzle-espaziala/
Abe 15 2019
Zulatzeko puzzle espazialak (inprimatzeko)
Asteburu honetan deskubritu dudan proposamena da hau. Beste behin twitteren jaso dut bere berri; Kanadiarra omen den Markchubb3 ren ekarpena da, konkretuki. Sinplea, gelara eramateko erraza eta geometrikoa eta espaziala den heinean, aberatsa; oso aberatsa. Sekuentzia edo hurrenkera pentsatu beharra , simetriak kontuan hartu beahrra eta planoa deformatzearekin zerikusia daukalako. Eta oso, oso manipulatiboa delako. …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/12/15/zulatzeko-puzzle-espazialak-inprimatzeko/
Urr 23 2019
Musika eta matematika
Aspalditik neukan gai honi heltzeko asmoa, eta azkenean, egin dut!! Bukaeran plantilla batzuk jarriko dizkizuet eskura, gainera, inprimatzeko prest. Musika IKARAGARRI inportantea da eta izan da nire bizitzan. Gaur egun ez dut ohiturarik (kendu “ohiturarik” eta berridatzi “denborarik” nahi baduzue ;)) musika larregi entzuteko, baina iraganeko hainbat momentutan izan da plazer iturri eta, batez ere, …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/10/23/musika-eta-matematika/
Urr 20 2019
2018-2019ko artikuluak ordena kronologikoan
Berehala datorren zerrendan, iazko ikasturteko 41 artikulu jarri dizkizuet eskura. Bukaeran, gainera, aurreko ikasturteetan jasotako “kolekzioetarako” lotura ere jarriko dizuet. 18-19ko fruituak aztertuz gero, ikusiko duzue jolasak izan direla nagusi proposamenetan. Eragiketak, pentsamendu logikoa, buruzko kalkulua eta bestelako kontzeptu matematikoak mobilizatzeko proposamen ludikoak, alegia. Sare sozialak izan dira proposamenen iturri nagusiak; twitter, nagusiki, gainera. Arakatzeko …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/10/20/2018-2019ko-artikuluak-ordena-kronologikoan/
Api 07 2019
Zein duzu nahiago? (Would you rather…)
Webgune interesgarria aurkitu dut, erronka logikoak aurkitzeko. Ideia oso sinplea da. Ikusi eta gero, “nola ez zait lehenako okurritu?” momentua izan nuen. Inoiz pasatu al zaizue? Sentsazio berdina izan nuen ABN algoritmoak ezagutu nituenean. “Eureka!!” efektua deitzen diot nik horri. Mekanismoa honakoa da: Egoera konkretu bateko bi aukera jartzen dira aurrean eta aukeratu egin behar …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/04/07/zein-duzu-nahiago-would-you-rather/
Api 04 2019
Gurutzegrama geometriko-aritmetiko-logikoa
Irudia jarriz hasiko naiz, eta gero azalpenei helduko diet: Oinarrian gurutzegrama bat da irudian daukaguna. Helburua da lerro eta zutabe bakoitzean hexagono bana eratzeko adina fitxa kokatzea. Bloke geometrikoak ezagutzen dituzuenek identifikatuko zenituzten piezak. Horrek esan nahi duena da ariketa bera blokeen laguntzarekin egin ahal izango duela hala behar duenak. Bloke geometrikoak luze eta zabal …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/04/04/gurutzegrama-geometriko-aritmetiko-logikoa/