Aspalditxo geldo ari naiz bloga elikatzen. Zergatik? Bada, nire indarraren zati handi bat azpiko honetan jarri dudalako azken hilabeteetan: Gaur publikatu dituzte bai bideoa eta bai KIMU proiektuaren katalogoa. Ikaselkar Hezkuntza Argitaletxearen eskutik sortutako materiala da. Matematikaren atalaren garapenean nire alea jarri ahal izan dut, proiektua sortzen jardun duen taldearen kidea izan bainaiz. Esan dezaket …
Category: LH 1.zikloa
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2021/05/03/kimu-a-loratzen-denean/
Ots 04 2021
Same but different: behaketa-lan matematikoa
Behaketa lanean jardutea kognitiboki aberatsa izateaz aparte, matematikoki ere oso interesgarria izan daiteke. Behaketa lanetan ohituta egoteak ekar dezake aurrean daukazunaren ezaugarriak ondo aztertzea, aspektu ezberdinen artean loturak egitea, patroiak aurkitzea, patroien inguruko hipotesiak egitea, hauek konprobatzea… Esango nuke edozein zientzialariren oinarrizko ezaugarria edo gaitasuna dela behaketa sakonetan jarduteko sena. Eta, seguruena, behaketa sakon horiek …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2021/02/04/same-but-different-behaketa-lan-matematikoa/
Urt 14 2021
5. urteurrena matematiketan.eus-ena
2016ko urtarrilak 14 zituenean publikatu nuen lehenengoz artikulu bat matematiketan.eus-en. “Ipuinak eta matematika” izena jarri nion. Gaurko eguna begiratzen baduzue, beraz, nire txiki digitalak gaur 5 urte egiten dituela ikusiko duzue! Zenbat gauza pasatu diren harrezkero! Onak, apartak, txarrak, eskasak. Zenbat barre eta zenbat negar! Denetarik! Zenbakitan jartzen badugu matematiketan.eus-en urteurrena, honako datuak aterako ditugu: …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2021/01/14/5-urteurrena-matematiketan-eus-ena/
Abe 06 2020
DA! Durangon, Taupada matematikoak
Durangoko Azokan, aurten bertsio birtualean, beste aukera literario eta ludiko asko eta askoren artean, badaude bi, modu berezian azpimarratu nahiko nituzkeenak. HHko zein LHko lehenengo urteetan etxean zein ikastetxeetan zein ludoteka zein udalekutan DERRIGORREAN eskura izan beharrekoak direlako ekarri ditut hona. KONTA-KONTARI kartei buruz ari natzaizue: Karta-sortak izaki, makina bat jolas egiteko aukera ematen dute. …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/12/06/da-durangon-taupada-matematikoak/
Aza 28 2020
Klarionarekin egindako erronkak
Banator, beste behin, twitter-en aurkitutako kontu batekin. Badago traola bat, #sidewalkmath, non partaideek haien herrietako espaloi, plaza eta bideetan, lurrean, klarionaz marraztu edo irudikatutako matematikako ariketak jasotzen dituzten. Batzutan ikusten da ikastetxera bidean egindako lanak direla, ikasleen jakinmina pizteko asmoz egindakoak-edo. Beste batzuk, berriz, pentsamendu matematikoa kalera ekartzearekin lotzen dute gaia. Covid-aren krisarkein, gainera, indarra …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/11/28/klarionarekin-egindako-erronkak/
Urr 30 2020
Matematikan diharduen orok aztertzeko lekua: NRICH
Aurrekoan baliabide digitalak aurkeztu nizkizuen artikulu baten. Tartean NRICH izenekoa aipatu nuen; Cambridge-ko Unibertsitateak sustatzen duen web orria. Aipatu nizuen ez zela baliabide digitalen lekua soilik. Askoz konplexuago eta aberatsagoa da. Izan ere, bertako matematikaren ikuspegia da ikaragarri gustukoa dudana. Egoeren ebazpenetik eta edukiak jolasekin mobilitzatzetik jarduten dute nagusiki. HH, LH eta BHrako proposamenak dituzte; …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/10/30/matematikan-diharduen-orok-aztertzeko-lekua-nrich/
Api 26 2020
Konfinamendua gure etxean (VI): Eskulan eta mahai jolasak
Ez du gaurkoak testu asko izango. Hona, iruditan, oporraldi honetako jarduna nondik joan den gurean (tarte batzutan!) Jolasetik, oso maiz… Herriko ekimenetan parte hartzetik… Eskulanak probatzetik… Hiru eremuetan bateren bat aukeratu beharko banu: Jolasetan gero eta gehiago gustatzen zait Taló izenekoa. Zein aberatsa den! Umeek jarduteko modukoa, bai, baina helduok ere benetan gustura jardutekoa. Herriko …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/04/26/konfinamendua-gure-etxean-vi-eskulan-eta-mahai-jolasak/
Api 18 2020
Konfinamendurako erronka logikoa (V): ezetz kartak horrela antolatu?
Gaur ez dakart eskulana, burulana baizik. Bideoa daukazue azpian azalpenak ikusti ahal izateko. Etxeko txikiekin egoteko bertsio errazagoa eta helduok ere nahasteko moduko bertsioa azaltzen dira bertan. Are gehiago, bertsiorik zailena garatu gabe dago bideoan: Baraja osoa bertan agertzen den moduan antolatzekoa, alegia. Ekin! Seguru lortuko duzuela eta!
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/04/18/konfinamendurako-erronka-logikoa-v-ezetz-kartak-horrela-antolatu/
Api 15 2020
Konfinamendurako eskulana (IV): Hitomezashi sareak
Gaur paperean marraztuz egiteko eskulana proposatuko dizuet. Azken boladan bezala, egiteko erraza, eta lasai eta patxadan jarduteko aproposa. Hitomezashi bordatuetan oinarritzen da gaurko proposamena. Ezagutzen al dituzue Hitomezashi bordatuak? Nik oraintsu izan dut beraien berri. Irudi honetan ikusiko dituzue bordatu horien eredu batzuk: Izenak iradokitzen duen bezala Japonian erabiltzen den josteko teknika da. Sashiko josteko …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/04/15/konfinamendurako-eskulana-iv-hitomezashi-sareak/
Api 13 2020
Konfinamendurako eskulana (III): Komuneko paperaren kartoiarekin
Eskulanen ildotik jarraitzen dugu orain ere. Irudiak ikusita berehala ulertuko duzue nola jardun behar den kasu honetan: (Oharra: Irudiak, twitterren, @shskaercher eta @martinsean erabiltzaileei hartutakoak dira) Eskulan hau ere erraza egiteko. Kolorea eman gabe edo koloreztatuta egin daiteke irudiak. Egitura finko geratu dadin pegamentua eman beharko litzateke elkarguneetan. Komuneko paperaren kartoiarekin beharrean beste ontzi batzuen …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/04/13/konfinamendurako-eskulana-iii-komuneko-paperaren-kartoiarekin/