Category: NEURRIA

Ordu kapikuak, ordu simetrikoak

Gelan planteatzeko egoera eta galdera sorta batekin natorkizue. Titulua ikusita agian ulertu duzue proposamen honen funtsa nondik doan. Hala ez bada, begiratu iezaziozu hurrengo argazkiari: Ikusi duzue ordua bera kapikua dela? Ezkerretik eskumara edo alderantziz begiratuta ordu berdina irakurtzen dela? Ala agian ez, bi puntu horiek kontuan hartzen baditugu…Tira, bada, egoera sortu dugu; hemen doaz …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/05/15/ordu-kapikuak-ordu-simetrikoak/

Geometria lantzeko material-altxorra opari!

Twitterren azken boladan ideia eta proposamen bikain asko aurkitzen ari naiz. Badago matematikako irakasle talde bat #MTBoS traolaren inguruan biltzen dena. Eztabaida pedagogikoez gain, geometria eta Cuisenairen erregletekin zerikusia daukaten ideia mordoa jartzen dute eskura. Oso erakargarriak egiten zaizkit geletan landutako kontuak izaten direlako, ikusten delako asko hitzegiten dutela landutakoei buruz; egituratze eta ondorioztatze saio …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2019/02/17/geometria-lantzeko-material-altxorra-opari/

Euskal Herriko neurri zaharrak

Berria egunkariak argitaratutakoa da honako irudi hau. Benetan interesgarria!! Bestelako hitzak soberan daudenez, zuzenean argazkia erakutsiko dizuet. Ondoren, gelan gai honi heltzeko proposamena egiten dizuet. DBH 1 edo 2an lantzeko moduko gaia dela esango nuke eta hori kontuan hartuta urrats hauek proposatuko nituzke gaiari heltzeko. Gaian kokatzeko galdera sorta honekin hasi gaitezke:  Magnitudea eta unitatea …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/12/09/euskal-herriko-neurri-zaharrak/

Denborarekin kalkuluak ABN metodoan

Ezagutzen nautenek badakite ABNaren oso zalea naizela. Lehenago ere egin ditugu artikuluak nola jarduten duten ikusteko. Artikulu horietara iritsi nahi baduzue, pantailan eskumako aldean dauden etiketetan ABN metodoa klikatuz lortuko duzue. Kasu honetan denborarekin kalkuluak nola egiten dituzten ikusiko dugu bideoan. 16 minutu hartzen ditu 6 egoera ezberdinei erantzuteko. Hala ere, lehenengo egoeraren ebazpena ikusita …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/11/24/denborarekin-kalkuluak-abn-metodoan/

Orduaren irakurketan aritzeko jolasak

Orduaren irakurketak buruko min asko sortzen dituela aspaldi komentatu genuen. Arrazoiak ere aztertu genituen bere momentuan eta oso erabilgarria den erloju lineala ere jarri genuen inprimatzeko moduan. Hemen loturak, hasierako hausnarketa haietara bueltatu nahi baduzue: Erlojuarekin tik -tak, egin ditzagun jolasak Mario Brosen mundua ordu sistema ulertzeko Gaur jolas gehiago ekartzeko asmoarekin natorkizue eta inprimatzeko …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/10/14/orduaren-irakurketan-aritzeko-jolasak/

Geometria: gorputzak, eskala eta proportzioak lantzeko proiektuak

Geometriaren esparruan gorputz geometrikoak eta orohar 3 dimentsioak hartzen dituzen objektuak oso modu pobrean lantzen direla pentsatu izan dut beti, eta gaur egun, hainbat material aztertu eta gero, ideia hori berresteko moduan nago. Testu liburu askotan, deslekututa-edo agertzen da geometria. Zatituta, bai denboran eta baita kontzeptuetan eta hari jakin bati ezin jarraitu. Eta, batez ere, …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/10/13/geometria-gorputzak-eskala-eta-proportzioak-lantzeko-proiektuak/

2017-2018 ikasturteko artikuluak ordena kronologikoan

Bukatu da beste ikasturte bat ere! Webgunearen garapenari dagokionez, nahiko ikasturte irregularra izan da. Zati batzutan topera ibili naiz baliabide, hausnarketa eta proposamenez elikatzen eta beste epe nahiko luzeetan geldi-geldi egon naiz, ezer publikatu gabe.  Bai esan daitekena da hazi  egin dela gai honen presentzia beste medio batzutan: Goienako Puntuan jardutetik, Bilboko Uriolan eta Zuzeu.eus …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/06/28/2017-2018-ikasturteko-artikuluak-ordean-kronologikoan/

Txanponak sailkatzeko makina eraiki dezagun

Neurria, geometria, diru-sistema, eskuen trebezia eta materialen berrerabilpena: 5 eremu horiek aktibatu eta erabiliko ditugu ondoren datorren makina eraiki ahal izateko. Kartoia eta kola besterik ez ditugu beharko.  Makinaren barruko egitura ikusteko eta nola eraiki duten jakiteko, hona 3 minutu eskaseko  bideoa:

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/02/23/txanponak-sailkatzeko-makina-eraiki-dezagun/

Etxerako jardueren kutxa elikatzen (II)

Ondoren datozen bi proposamenak, etxerako jardueren kutxan sartzeko modukoak dira. Beste artikulu honetan kutxa horren nondik norakoen azalpenak eta zenbait proposamen dauzkazue eskura: Etxerako jardueren kutxa  1.  OBJEKTUAK (3 gutxienez) ORDENATU PISUAREN ARABERA  Urratsak labur jasota hauek izango dira: Estimazioa egingo dugu, estimazioa konprobatuko dugu pisatuz eta ordenazioa ondorioztatuz  eta bukatzeko pisuak zenbakitan neurtuko ditugu. …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/12/10/etxerako-jardueren-kutxa-elikatzen-ii/

Etxerako jardueren kutxa (I)

Aurreko baten (aspalditxo, azken asteotan motel ibili bainaiz webgunean elikatzeko orduan) etxerako lanen inguruko nire ikuspegiaz jardun nuen. Hasierako pintzelada bat bota nuen. “Etxerako lanak” artikuluan. Gero, Arizmendi ikastolako gurasoekin egindako saioetan, konpromezua hartu nuen etxean egiteko moduko gauzak hemen, webgunean, zintzilikatzen joateko. Horri heltzeko asmoa daukat artikulu honetan eta segidan etorriko diren beste askotan. …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/11/26/etxerako-jardueren-kutxa-i/