2016ko urtarrilak 14 zituenean publikatu nuen lehenengoz artikulu bat matematiketan.eus-en. “Ipuinak eta matematika” izena jarri nion. Gaurko eguna begiratzen baduzue, beraz, nire txiki digitalak gaur 5 urte egiten dituela ikusiko duzue! Zenbat gauza pasatu diren harrezkero! Onak, apartak, txarrak, eskasak. Zenbat barre eta zenbat negar! Denetarik! Zenbakitan jartzen badugu matematiketan.eus-en urteurrena, honako datuak aterako ditugu: …
Category: BATXILERGOA
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2021/01/14/5-urteurrena-matematiketan-eus-ena/
Aza 28 2020
Klarionarekin egindako erronkak
Banator, beste behin, twitter-en aurkitutako kontu batekin. Badago traola bat, #sidewalkmath, non partaideek haien herrietako espaloi, plaza eta bideetan, lurrean, klarionaz marraztu edo irudikatutako matematikako ariketak jasotzen dituzten. Batzutan ikusten da ikastetxera bidean egindako lanak direla, ikasleen jakinmina pizteko asmoz egindakoak-edo. Beste batzuk, berriz, pentsamendu matematikoa kalera ekartzearekin lotzen dute gaia. Covid-aren krisarkein, gainera, indarra …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/11/28/klarionarekin-egindako-erronkak/
Urr 30 2020
Matematikan diharduen orok aztertzeko lekua: NRICH
Aurrekoan baliabide digitalak aurkeztu nizkizuen artikulu baten. Tartean NRICH izenekoa aipatu nuen; Cambridge-ko Unibertsitateak sustatzen duen web orria. Aipatu nizuen ez zela baliabide digitalen lekua soilik. Askoz konplexuago eta aberatsagoa da. Izan ere, bertako matematikaren ikuspegia da ikaragarri gustukoa dudana. Egoeren ebazpenetik eta edukiak jolasekin mobilitzatzetik jarduten dute nagusiki. HH, LH eta BHrako proposamenak dituzte; …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/10/30/matematikan-diharduen-orok-aztertzeko-lekua-nrich/
Urr 11 2020
Yam dado-jolasa
Jolasaren balioaz jardun izan dugu maiz webgune honetan eta, beraz, ez naiz hasiko jolasak matematikako hainbat eduki lantzeko aproposak zergatik diren argudiatzen. Bai esango dut Yam deituriko hau sarri erabiltzen dudala. Arrazoi ezberdinengatik gainera. Oso dibertigarria delako, lehenengo eta behin. Ez umeentzako bakarrik. Helduok ere jolasteko modukoa baita. Bigarrenez, matematikako eduki asko mobilizatzen dituelako; tamaina …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/10/11/yam-dado-jolasa-2/
Api 18 2020
Konfinamendurako erronka logikoa (V): ezetz kartak horrela antolatu?
Gaur ez dakart eskulana, burulana baizik. Bideoa daukazue azpian azalpenak ikusti ahal izateko. Etxeko txikiekin egoteko bertsio errazagoa eta helduok ere nahasteko moduko bertsioa azaltzen dira bertan. Are gehiago, bertsiorik zailena garatu gabe dago bideoan: Baraja osoa bertan agertzen den moduan antolatzekoa, alegia. Ekin! Seguru lortuko duzuela eta!
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/04/18/konfinamendurako-erronka-logikoa-v-ezetz-kartak-horrela-antolatu/
Api 15 2020
Konfinamendurako eskulana (IV): Hitomezashi sareak
Gaur paperean marraztuz egiteko eskulana proposatuko dizuet. Azken boladan bezala, egiteko erraza, eta lasai eta patxadan jarduteko aproposa. Hitomezashi bordatuetan oinarritzen da gaurko proposamena. Ezagutzen al dituzue Hitomezashi bordatuak? Nik oraintsu izan dut beraien berri. Irudi honetan ikusiko dituzue bordatu horien eredu batzuk: Izenak iradokitzen duen bezala Japonian erabiltzen den josteko teknika da. Sashiko josteko …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/04/15/konfinamendurako-eskulana-iv-hitomezashi-sareak/
Api 13 2020
Konfinamendurako eskulana (III): Komuneko paperaren kartoiarekin
Eskulanen ildotik jarraitzen dugu orain ere. Irudiak ikusita berehala ulertuko duzue nola jardun behar den kasu honetan: (Oharra: Irudiak, twitterren, @shskaercher eta @martinsean erabiltzaileei hartutakoak dira) Eskulan hau ere erraza egiteko. Kolorea eman gabe edo koloreztatuta egin daiteke irudiak. Egitura finko geratu dadin pegamentua eman beharko litzateke elkarguneetan. Komuneko paperaren kartoiarekin beharrean beste ontzi batzuen …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/04/13/konfinamendurako-eskulana-iii-komuneko-paperaren-kartoiarekin/
Mar 01 2020
Koma gora eta urpekontzia behera
Egun batzuk dela artikulu bitxi honen berri izan nuen twitterren; ingelesez idatzita dago eta canada.com helbidean publikatu zuten 2013an. Artikuluak atentzioa emanda, gaiaren inguruan apur bat gehiago begiratzen hasi naiz eta arazo bera aipatzen duen beste hau ere aurkitu dut, oraingoan gazteleraz) Artikuluaren arabera Espainian eraiki zuten S80 urpekuntzia. Kalkuluetan hamartarretan “komak” gaizki kokatzeagatik-edo (ez …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/03/01/koma-gora-eta-urpekontzia-behera/
Mar 01 2020
Anamorfismoa ikastolan
Pasa den urtarrilean ekin genion gure ikastolan, Arizmendi Ikastolan, “anamorfismo” izeneko arte-lan espaziala eraikitzeari. Anamorfismoa zer den? Bada objektu edo tresna sorta bat ageri da bertan, ustez, sakabanaketa kaotikoan. Objektuok berez badute beraien izaera eta funtzio propioa banan-banan hartuta. Denen artean eratzen duten multzo horri leku konkretu batetik (eta bakarretik) begiratuta, ordea, osotasunaren ikuspegia jasotzera pasatzen …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/03/01/anamorfismoa-ikastolan/
Ots 29 2020
Martxoak 8a laurdenekin ospatuko dugu?
Gogoratzen al duzue “Quarter the cross” jarduera egiteko proposamena egin nizuela orain dela hilabete batzuk? Badaezpada artikulua hemen jarriko dizuet eskura jardueraren nondik norakoak ikus ditzazuen. Tira, bada. Pasa den azaroak 26an Beasaingo BHIko DBH2 mailako ikasleek egin zutena eredu hartuta, antzerako zerbait egiteko ideiarekin natorkizue aurtengo Martxoak 8a ospatzeko: elkarlanean mosaiko morea eraikitzea! Konkretuki, …
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/02/29/martxoak-8a-laurdenekin-ospatuko-dugu/