Author's posts

Ipuinak eta matematika (II)

Urtebetea egin dugula eta, lehenengo publikatu genuen artikuluaren jarraipena egitea pentsatu dut. Matematika gaitzat daukaten ipuinen zerrenda luzatuko dugu horrela: “Fibonacci, el soñador de números” da aurkeztuko dugun lehenengoa. Joseph Agnesek idatzitakoa da. Zenbakiekin eta haien propietateekin mirestuta bizi eta hazten den Leonardo Fibonacci umearen istorioa kontatzen du. Inguruan aurkitzen dituen matematikak behatzea du gogoko …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/01/16/ipuinak-eta-matematika-ii/

Matematiketan.eus-en lehenengo urtebetetzea da gaur!!

  Kasualitatez konturatu naiz. Banekien urtarrilean zela baina gaur ikusi dut urtebete dela lehenengo artikulua publikatu nuenetik: Iazko urtarrilak 14an izan zen eta “Ipuinak eta matematika” izenarekin atera genuen. Harrezkero, beste 85 ere atera ditugu. Urte polita eta intentsoa izan da, jende asko hurbildu baitzait gaia oso interesgarria dela adieraziz. Enfokea konpartitzen dutela ere askori entzun …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/01/14/matematiketan-eus-en-lehenengo-urtebetetzea-da-gaur/

Bloke geometrikoekin egiteko 3 proposamen (III)

Kuatrilogia baten 3. zatia dugu hau. Teknikoki proposamen hauek nahiko konplikatuak dira. Irudien ezagutza sakona eta hausnarketa biak uztartzen dira. 7 PROPOSAMENA Hexagonoak, pentagonoak… eraikitzea, baina irregularrak. 8 PROPOSAMENA Angeluen inguruko ikerketa egitea. Hau da; pieza bakoitzak dauzkan angeluak ondorioztatu eta neurtzea. 9 PROPOSAMENA Hiruki zuzen, eskaleno edo isoszeleak eraikitzen saiatzea edo karratu edo laukiuzenak …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/01/11/bloke-geometrikoekin-egiteko-3-proposamen-iii/

Biderketa taula bitxia

Ekimen interesgarria jarri dute martxan azken asteetan tocamates.com helbidean. Argazkia ikusi eta berehala ulertuko duzue. Matrikulen zifrak kontuan hartuz eta argazkiak bilduz biderketa taula eratzen ari dira. Badakizue zein den nire proposamena, ezta? Falta denen bat aurkitzen baduzue, bidali hona edo bestela zuzenean tocamates.com helbidera. Twitterren ere badute kontua martxan. 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/01/08/biderketa-taula-bitxia/

Zestoan matematika tailerra

Atzo Zestoako neska-mutil talde batekin matematiketan jolasten aritu nintzen. Koadrila ederra eta jator askoak, denak ere! Denetarako tartea hartu genuen. Ipuin antzeztua garatzeko, geometria eraikitzeko eta jolas logikoetan jarduteko ere bai. Era gidatuan aritu ginen zati baten eta librean ere bai. Zein gustura egon nintzen! Ea hurrengo baten ere elkartzeko aukerarik badaukagun!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/12/28/zestoan-matematika-tailerra/

Oparitzeko ideiak (III)

3. eta azken atala dugu hau, etxean egindako oparien kontuan. Aurrekoak ikusteko, hemen loturak: Haur txikientzako opariak Helduagoentzako opariak SUPERSEI Tocamates.com helbidean ezagutu dut jolas hau. Erositakoaren itxura honakoa da: Zoria eta probabilitatea elkartzen dira Supersei-en eta argazkian ikusiko duzuenez oso erraza da eraikitzeko. Jolas arauak ez dira zailak. Juegayeduca.net webgunekoek egindako 2 minutuko bideoan …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/12/16/oparitzeko-ideiak-iii/

Oparitzeko ideiak (II)

Pasa den astean opariak egiteko proposamenekin hasi ginen, baina eraikitzeko modukoak, erosten ibili beharrean. Txikientzako proposamenak bildu genituen. Goazen orain ume helduagoekin. “SHUT THE BOX” JOLASA 1-10 tarteko zenbakiekin batuketak edo batuketa eta kenketak eginez jarduteko jolasa da; banaka edo 2 lagun aritzeko modukoa. Gehiago izanez gero ere moldatu daiteke jolasa. Benetako Shut the box-a, …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/12/12/oparitzeko-ideiak-ii/

Oparitzeko ideiak (I)

Gabonetan edo beste edozein garaietan oparitzeko moduko proposamenekin natorkizue. Ez dut, ordea, erosteko moduko jostailu edo jolas zerrendarik ekarriko. Hori erraz aurkituko baituzue Olgeta dendaren webgunean edo Aprendiendomatematicas.com helbidean edo Elkar sareko dendetan eta baita beste leku askotan ere. Mundu oso interesgarria izango duzue eskura. Logika, zenbakikuntza, neurria, eragiketak, geometria… aktibatzekoak eta beraz webgune honen helburuekin …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/12/10/oparitzeko-ideiak-i/

Zenbakien sistema hamartarrarekin jolasteko beste aukerak

Zenbakien sistema hamartarraren ingurukoak artikulu honekin bukatzen ditugu. Beste sei artikuluren ostean dator. Hemen loturak, banan-banan irakurri nahi badituzu: Zenbaki sistema hamartarraren misterioak: teoria apur bat Zenbaki sistema hamartarra lantzeko proposamena: Seguinen taula Zenbakien Montessori txartelak: inprimatzeko eredua Sistema hamartarra lantzeko errutina (I) Sistema hamartarra lantzeko errutina (II) Zenbaki sistema hamartarra lantzeko materialak Gaur beste baliabide …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/12/09/zenbakien-sistema-hamartarrarekin-jolasteko-beste-ideia-batzuk/

Goienako Puntuako artikulua (III)

Aste honetan Goienako Puntuan etxean landu daitezkeen matematiken gainean publikatu duten artikulua ekarri dut.    puntua-2016-12-02 Lehenago ere beste bi artikulu publikatu izan dituzte. Hemen dauzkazu eskura, begiratu  bat eman nahi izanez gero. Bariku matematikoa Filma eta zenbakiak

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/12/03/goienako-puntuako-artikulua-iii/