Matematiketan.eus-en lehenengo urtebetetzea da gaur!!

 

descarga (1)Kasualitatez konturatu naiz. Banekien urtarrilean zela baina gaur ikusi dut urtebete dela lehenengo artikulua publikatu nuenetik: Iazko urtarrilak 14an izan zen eta “Ipuinak eta matematika” izenarekin atera genuen. Harrezkero, beste 85 ere atera ditugu.

Urte polita eta intentsoa izan da, jende asko hurbildu baitzait gaia oso interesgarria dela adieraziz. Enfokea konpartitzen dutela ere askori entzun diot. Horrek IKARAGARRI laguntzen dit aurrera egiten eta oraingoz ilusioz eta indarrez betea nagoela esan dezaket. 

 

MILESKER ERRALDOI BAT eman nahi dizuet harpidetu zareten guztiei, iritziren bat bidali dizuenei, artikuluren bat irakurri duzuenei, bateren bati webgunearen berri eman diozuenei, argazkiren bat partekatu duzuenei… eta batez ere eskerrak eman nahi dizkiot nire “informatikako teknikari partikularrari”; Josu Sarasua da bere izena eta webgune hau ez litzateke izango haren laguntzarik gabe. Nire ekaitzaldietan zein barealdietan alboan egoten da pazientzia (ia) infinituaz eta hori ere ederto eskertzen da.

Gauza bakarra eskatuko dizuet denei:

Segi hor, matematikak beste modu baten bizi eta biziarazteko saiakeran. Pena merezi du. Konbentzituta nago!

 

 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/01/14/matematiketan-eus-en-lehenengo-urtebetetzea-da-gaur/

12 comments

Skip to comment form

    • Leila on 14th urtarrila 2017 at 2:35 pm
    • Reply

    Zorionak!!!!

    1. Eskerrik asko!!

    • Maider on 14th urtarrila 2017 at 2:35 pm
    • Reply

    Zorionak!!!!zure energia eta lana bikaina eta zoragarria da Leire, milesker!!!!!!

    1. Milesker zuri hor egoteagatik! Hemen nireaz aparte beste askoren energia eta lana somatzen da.

    • Anonimoa on 14th urtarrila 2017 at 9:13 pm
    • Reply

    Zorionak!!! eta urte barri on!!!!

    1. Eskerrik asko, Fran; komentarioa bidaltzeagatik eta hor jarraitzeagatik. Zuri ere gauza bera opa dizut. Urte ederra izan dezagula aurrean! Elurrarekin hasi izana ez da seinale txarra!

    • Amaia on 15th urtarrila 2017 at 10:01 am
    • Reply

    Zorionak Leire!! Eskerrik asko gurekin konpartitzen dituzun proposamen zoragarri horiengatik eta matematika manipulatiboa zabaltzeko egiten ari zaren lanarengatik

    1. Baita zuri ere! Zuk ere egin zenuen zure ekarpena!

    • Maier Etxebarria on 15th urtarrila 2017 at 9:19 pm
    • Reply

    ZORIONAK LEIRE!! Matematiketan bikaina zara, ekarpen mundialak egiten dizkiguzu, baina badakizu zer gustatzen zaidan gehien ? Zure idazkera, idatziz egiten dituzun sarrerak, zure bizitza matematikekin lotzeko duzun gaitasuna eta batez ere energia eta emozioa trasmititzeko duzun gaiasuna. Aupa ZU, urte askotarako!

    1. Zer esango dizut ba nik zuri! Zelako zortea daukadan zu inguruan izatearekin! Laztan hauuuundi bat jaso eta milesker hor EGOTEAGATIK. Asko maite zaitut, preziosa! (Igual ez da leku oso egokia horrelakoak esateko, baina zer demontre, gauza onak esan egin behar dira, ez?)

    • Isabel on 16th urtarrila 2017 at 9:34 am
    • Reply

    Zorionak!!! Zure lana primeran datorkigu ideia interesgarriak hartzeko!!! Mila esker

    1. Bada, interesgarriak iruditzen zaizkizien artean hor jarraituko dugu martxan!! Milesker zuri!

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.