Author's posts

Zenbakien sistema hamartarraren misterioak: teoria apur bat

Misterio iluna, eta deskuidatuz gero, aspergarria: horrela ikusten dute umeek gure sistema hamartarra. Guk bereganatuta daukagun kontzeptu bat bada ere, (nahiz eta heldu bat baino gehiago ikusi dudan sistema nola den zehaztasunez kontatzerakoan harrituta geratu izan dela!) umeentzako ikaragarri konplexua den kontua da.  Kontzeptua bera lantzeko proposamenak egin aurretik azalpen txiki bat emango dut gure …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/05/06/zenbakien-sistema-hamartarraren-misterioak-teoria-apur-bat/

Goienako Puntuako artikulua

Gure bailaran inguruko berriak jorratzen dituen Goiena izeneko aldizkaria daukagu. Bueno, telebista eta webgunea ere bai! Aldizkarikoek astean bi publikazio egiten dituzte; egunkari forman bata eta aldizkari forman bestea, Puntua izenekoa. Asko apreziatzen dudan proiektua da, gure bailarari oso errotuta dagoelako, gertukoa delako eta nola ez, euskaraz delako. Kontua da, matematiken gai honekin beraien aldizkarian …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/29/goienako-puntuako-artikulua/

Matematika manipulatiboa: Ezinbesteko materialen zerrenda

Webgune honetako proposamenak irakurtzen jardun baduzue, ikusiko zenuten ez naizela behar dena baino gehiago erostearen zalea. Are gehiago, etxean eraiki daitezkeen proposamenak oso,oso gustuko ditut. Horrelako proiektuetan sartzeak erabakiak hartzea, materialak aurreikustea,  neurtzea eta azken finean burua argi izatea eta eskuak erabiltzea eskatzen dutelako. Hala ere, manipulazioaren bidea hartzea erabakitzen duzuenontzako uste dut oso inportantea …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/29/matematika-manipulatiboa-ezinbesteko-materialen-zerrenda/

A ze parea, karakola eta barea

Etxeko txikienen (eta ez hain txikien) ibilbide logikoa eraikitzeko tresnak eta bideak proposatzen jarraitzen dugu.  “Bikote, ordenazio eta sailkapenak: zubi logikoak eraikitzen” izeneko sarreran, umeek logikaren arloan egiten duten bideari buruz jardun genuen. Ordenazioak egiteko ideiak bildu genituen aurreko sarrera baten, eta gaur BIKOTEKAKETEI helduko diegu. Inteligentzia logiko-matematikoaren garapenean ezaugarriak behatu eta antzekotasun eta diferentziak aztertuz, ezaugarri komuna aukeratu eta …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/24/a-ze-parea-karakola-eta-barea/

Zatikako funtzioen irudikapena

Batxilergoan matematiken gaian funtzioen analisiak pisu haundia dauka. Aste luze asko ematen dituzte gazteek funtzioak aztertzen. Parabolak, trigonometrikoak, arrazionalak, esponentzialak, logaritmikoak, irrazionalak…Taulak  eraiki, grafikoki irudikatu, ezaugarri guztiak aztertu, izate eremua, asintotak, simetriak, limiteak… eta, nola ez, jarraitasuna, deribagarritasuna eta integrazioa. Nik neuk, pertsonalki, gustuko dudan atala da eta zenbait ikasle ikusten ditut gaiak gogotsu (edo …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/24/zatikako-funtzioen-irudikapena/

Irudien dekonposaketa eta konposaketa

Banaka jarduteko ariketa edo jolasak ekartzen ditut gaurkoan; lasai aritzekoa.  Eta jolasokin, geometriaren aspektu jostagarrietako bat ukituko dugu.   Bi dimentsiotako puzzleak direla esan daiteke. Tangrama da ezagunena, baina bestelakoak ere badaude. Beti bezala, erosteko material asko aurkituko dugu jostailu dendetan. Pentamino, Katamino, IQ twist, 3 dimentsioatako egiturak osatzekoak… baina, nola ez, eraiki ere egin …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/17/irudien-dekonposaketa-eta-konposaketa/

Biderketa taulak praktikatzeko 3. jolasa

Eragiketak mekanizatzea eta trebezia eta kalkulu mentala garatzea tokatzen denean, jolasak dira bide hori urratzeko modurik onena. Biderketa tauletan zentratuta, lehenago ere egin genituen proposamenak “Biderketa taulak praktikatzeko bi jolas” deitu genion sarreran. Gaur biderketa taulekin alderantziz, hau da, biderketen emaitzetatik jolasteko proposamen bat dakart. 2-4 jokalarirentzako da aproposa. Erabiliko den materialari dagokionez, 2 aukera daude: Biderketen …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/17/biderketa-taulak-praktikatzeko-3-jolasa/

Zatikien arteko eragiketak: batuketa eta kenketa

Ikasketak aspaldi bukatu dituen bati zatikien batuketa nola egiten den galdetuz gero ahora etortzen zaion lehenengo hitza MKT izaten da. Kuriosoa da; behin baino gehiagotan konprobatu izan dut. MKT zertarako egiten zen galdetuz gero, ordea, askori gertatzen zaie baita ere ez jakitea. Ea ba gaur gai hori argitzen dugun. Bideo batzuk grabatu ditut zatikien batuketa …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/12/zatikien-arteko-eragiketak-batuketa-eta-kenketa/

Batuketak txotxekin

Aspalditxo, batuketak egiteko 11 modu zeudela aipatu nuen. Laugarren modua ikustera goaz oraingoan. Hala ere, denak sarrera bakarrean izatea atsegin dutenentzako, aurrekoen loturak jarriko ditut segidan: 11 modu batuketak egiteko ABN algrotimoa eta algoritmo tradizionala parez-pare Batuketak regletekin Beno bada, heldu diezaiogun txotxekin batuketak egiteari. Txotxak erabiliko ditut, baina babarrun aleekin eta plastikozko tapoiekin ere …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/09/batuketak-txotxekin/

Jolas bat: Hanoiko dorreak

Proposamen sinple batekin nator gaur. Nire gelakoei jolasa erakutsi eta gustura ikusi nituenez, hona ekartzea pentsatu nuen. Agian ezgutuko duzuenez, erositako egitura baten argazkia jarriko dut berehala: Ezagutzen duzue? 2011ko “Rise of the planet of the apes” filman laborategiko txinpanzeak agertzen ziren dorreekin jolasean; nolabait txinpanzeen intelijentzia neurtzeko erabiltzen zuten jolasa. Goiko irudian 7 disko …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/09/jolas-bat-hanoiko-dorreak/