Oparitzeko ideiak (I)

Gabonetan edo beste edozein garaietan oparitzeko moduko proposamenekin natorkizue. Ez dut, ordea, erosteko moduko jostailu edo jolas zerrendarik ekarriko. Hori erraz aurkituko baituzue Olgeta dendaren webgunean edo Aprendiendomatematicas.com helbidean edo Elkar sareko dendetan eta baita beste leku askotan ere. Mundu oso interesgarria izango duzue eskura. Logika, zenbakikuntza, neurria, eragiketak, geometria… aktibatzekoak eta beraz webgune honen helburuekin bat egiten dutenak zuzenean: Matematikak jolasaren bitartez lantzen ariko zarete.

Gaur hari horri heldu nahi diot nik ere, baina etxean eraiki daitezkeen jolasak oparitzea proposatuko dizuet.

Adin ezberdinetarako pentsatuta dauzkat, baina artikulu honetan txikienentzako proposamenak jasoko ditut. Beste bi artikulu ere aterako ditugu hurrengo astean, helduagoentzako ideiekin. Goazen besterik gabe zer eraiki dezakegun ikustera:

ZENTZUMENEN KUTXAK

Oso planteamendu ezberdinekoak egin daitezke. Ikus ideiak, eta aukeratu gustukoena!

Badaude ukitu, hartu, atera, sartu… libre ibiltzea helburu dutenak.

caja-sensorial

caja-sensorial-3

parentsplace.com.mx-en hartutakoa

sensorial-6

Ariketa logikoa eskatzen dutenak ere eraiki daitezke:

sensorial-4

caja-sensorial2

Kutxa itsuak aukeratuz gero (ikusi gabe ukituz aritzekoak, alegia) barruan sartzen dena identifikatzera jolastu daiteke besterik gabe, edo bestela bikotekaketa, sailkapen edo ordenazio logikoak egiteko materialak sartu daitezke. Ondoren, ideia sorta bat:

sensorial5

Tapoi hauetan materialak itsatsi dira, binaka berdinak, eta ukituz bikoteak bilatzea da jolasa

20160319_21511014 tuerkak ordenatu 2

Ukimenezko kutxetan kontuan hartu beharreko gauza bakarra, jasoko duen umeak gauza txikiak ahora eramateko arriskua da. 
Barruan zer jarri erabaki eta gero, kutxa aukeratu eta apaintzea norberaren gustuaren arabera utziko dugu, noski!

cajas-sensoriales

“3 EN RAYA” JOLASA

Hau izango da kasu askotan lehenengo jasotzen duten mahai-jolas arautua. Eraikitzeko oso erraza izan daiteke, eta jolasa azkarra eta sinplea. Ikusi ereduak:

3-en-raya-3

actividades.dibujos.net helbidekoa

3-en-raya

stickets.com helbidekoa

3-en-raya-4

manualidadesinfantiles.org helbidekoa

3-en-raya-2

DOMINO JOLASA

Hau, aurrekoarekin batera lehenengo mahai-jolas arautuen zerrendan legoke.

domino-piedras-colores

chilcareland.com helbidekoa

domino-botones

elcosturerodeani.blogspot.com helbidekoa

domino-piedras

latropacompleta.blogspot.com helbidekoa

ERAGIKETEN KUTXAK eta FIELTROZKO LIBURUXKAK

Hemen izango lukete lekua, baina jada egin ditugu artikuluak hauei buruz. Loturak eta argazkiak jarriko ditut, besterik gabe.

Lehenego eragiketen kutxa 

Lehenengo eragiketak egiteko kutxa (II)

Filetrozko liburuxka

 

20160213_15490820160213_155023IMG_20160408_13460320161017_181743

 

 

 

 

 

Badaukazue non aukeratu. Beraz, bildu materialak eta aurrera!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/12/10/oparitzeko-ideiak-i/

2 comments

    • Cristina Ugarte on 7th urtarrila 2017 at 1:03 pm
    • Reply

    Los ejercicios propuestos son onteresantes. Me animan a ponerme manos a la obra y disfrutar con mis alumnos.

    1. Pues vuelves a dar en la diana con otra de las claves: el disfrute del profesor. Los niños necesitan guías que conozcan bien el camino a seguir, tengan recursos técnicos y materiales y también, en la misma medida, sepan gozar y disfrutar con las matemáticas. Eso último, en clase se nota…no tengo la menor duda.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.