Category: LH 3.zikloa

Multiplo komunetako txikiena…txaloka

Ez da erraza adierazi nahi dudana idaztea. Ea lortzen dudan instrukzio gisa adierazita… 3 eta 8 ren multiplo komunetako txikiena 24 dela egingo dugu txaloka. Taldean egiteko ariketa da. 2 talde egin beharko ditugu; 3az arituko direnak alde batetik eta 8az arituko direnak bestetik. Pertsona bat arduratu beharko da beste guztiei erritmoa markatzeaz eta pultsoak …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/08/multiplo-komunetako-txikiena-txaloka/

Geometria kotxeen logoetan

Kalean goazela egiteko modukoa da hemen ekartzen dudan proposamena. Ume eta ez hain umeentzako aproposa izan daiteke gainera. Kotxeen logoen geometria aztertzea hain zuzen ere. Harrituta geratuko zarete argazkiko logoak aztertzen badituzue. Zirkulu, elipse, paralelogramo, laurdenetan zatitako formak, hexgono erdiak, oktogonoak… Denetarik aurkituko duzue. Hori bai, laukiluzerik edo karraturik ez.  Zergatik ote?

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/08/geometria-kotxeen-logoetan/

Zer landu dezaket umearekin etxean?

Matematikarekin zerikusia duten jolas aaaaaaaaasko egin daitezke etxean. MATEMATIKETAN  jardutea esaten diot nik horri… hortik webgunearen izena, noski! Hasteko, OINARRIZKO KONDIZIO batzuk aipatu nahi nituzke, umearen momentua eta aldartea errespetatzearekin zerikusia dutenak:   Ez naiz momentu baten ere ikastolatik ekarri ditzakeen etxerako lanak egiteaz ari.  Gai horrek berak, etxerako lanenak, beste sarrera askotarako emango luke! Etxean …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/07/zer-landu-dezaket-umearekin-etxean/

Material manipulatiboetan erabilgarrienak: erregletak

Matematiken ikuspegi hau lantzen eta ezagutzen hasi naizenetik, joera daukat aurrean daukadan edozein objekturekin matematikaren zein adar ukitu daitekeen pentsatzen aritzeko. Eta harrituta geratu izan naiz askotan. Izan ere ia denarekin egin daiteke matematika!! Hala ere, badaude material batzuk, izan ditzaketen aplikazio kopuruagatik bereziki interesatzen zaizkidanak. Eta gaur, denetan erabilgarrienak aurkeztera natorkizue: REGLETAK. Kolore biziko …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/01/23/material-manipulatiboetan-erabilgarrienak/

Ipuinak eta matematika

Gure haurrekin egin dezakegun jarduerarik aberats eta interesgarrienetako bat, ipuinekin aritzea da; aldaera guztietan, gainera: ipuinak papelean zein ahoz kontatuz, besterik gabe marrazkiak ikusiz, antzeztuz, bukaera berriak asmatuz, hitz solteetatik abiatu eta ipuinak sortuz taldean…Kotxeko bidaia luzeetarako edo neguko arratsalde ilunak arintzeko ere baliabide apartak dira. Gurasoekin ikusita, anai-arrebekin edo bakarrik arituta ere, gozamenarekin lotzen …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/01/14/ipuinak-eta-matematika-i/