Category: LH 3.zikloa

Irudien dekonposaketa eta konposaketa

Banaka jarduteko ariketa edo jolasak ekartzen ditut gaurkoan; lasai aritzekoa.  Eta jolasokin, geometriaren aspektu jostagarrietako bat ukituko dugu.   Bi dimentsiotako puzzleak direla esan daiteke. Tangrama da ezagunena, baina bestelakoak ere badaude. Beti bezala, erosteko material asko aurkituko dugu jostailu dendetan. Pentamino, Katamino, IQ twist, 3 dimentsioatako egiturak osatzekoak… baina, nola ez, eraiki ere egin …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/17/irudien-dekonposaketa-eta-konposaketa/

Zatikien arteko eragiketak: batuketa eta kenketa

Ikasketak aspaldi bukatu dituen bati zatikien batuketa nola egiten den galdetuz gero ahora etortzen zaion lehenengo hitza MKT izaten da. Kuriosoa da; behin baino gehiagotan konprobatu izan dut. MKT zertarako egiten zen galdetuz gero, ordea, askori gertatzen zaie baita ere ez jakitea. Ea ba gaur gai hori argitzen dugun. Bideo batzuk grabatu ditut zatikien batuketa …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/12/zatikien-arteko-eragiketak-batuketa-eta-kenketa/

Zatikiekin hastera goaz

Soka luzeko gaia hau ere! Umeek txiki txikitatik daukate kontaktua zatikien kontzeptuekin. Sagarra laurdenetan edo gozokia erdibana egiten denean edo urtebetetzeko pastela zatitzen denean hasten dira umeak zatikiekin bizitzen. Izatez, hasiera ezin hobea da; benetako gauzak zatituz hastea, hain zuzen ere. Kontua da zenbatetan izaten duten haurrek aukera beraien eskuekin zatiketa horiek egiteko edo gurasoek …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/02/zatikiekin-hastera-goaz/

Matematika manipulatibo eta bibentzialaren urrezko arauak

Oso sinplea da sarrera labur honetan esan nahi dudana. Nire ikuspegitik edozein ikasketa matematikok bete beharreko kondizioak hauek izango lirateke:   Kontzeptu edo prozedura berri baten aurrean… modu manipulatiboan edo bibentzialean hurbildu umeari, ikerketaren bidez bide anitzak aztertu eta erabili  hitzetara ekarri behatu eta ikasitakoa idatzizko hizkuntza matematikora ekarri prozedura berria ikasitakoa indartzeko jolasak erabili …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/29/matematika-manipulatibo-eta-bibentzialaren-urrezko-arauak/

Mandarina baten matematikak zukutzera goaz!

Matematikak lantzeko momentu oso egokia da mahaiaren bueltan lasai gaudenekoa; otorduren baten, alegia. Presaka ez bagabiltza, erlajatuta eta zabalik egoten gara, berriketarako edo jolasetarako. Edozerk balioa dezake, gainera, begirada matematikoa egiteko. Gaur, MANDARINA izango da gure protagonista. Zer egingo ote dugu gure mandarina hau matematikoki zukutzeko? Ikus dezagun, bada, zerrenda. Bolumena kalkulatu Masa kalkulatu Atalak …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/13/mandarina-baten-matematikak-zukutzera-goaz/

ABN algoritmoa, gure ohiko algoritmoa: batuketak

Bagoaz  batuketak egiteko 11 moduetatik bi aztertzera. Elkarren segidan garatuko ditugu alderatu ahal izateko. Jo dezagun 26 lagun goazela ibilaldi batera gure herritik eta beste 19k eman dutela izena alboko herrian.  Zenbat lagun elkartuko gara autobusean? Gure ohiko algoritmoaz honela egingo genuke: Gurea, ohikoa: Zenbakia osatzen duten zifratan oinarritzen da. Hau da, metodo honekin egiten …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/07/abn-algoritmoa-gure-ohiko-algoritmoa-batuketak/

ABN algoritmoak; iraultza txiki…haundi bat

Hegoaldetik dator notiziya oraingoan. Izan ere Andaluziako Jaime Martinez Montero da sistema honen sustatzailea. Berak hezkuntza ikuskari modua jardun izan du Andaluzian urte askotan, irakaslea bada ere ofizioz eta batez ere bokazioz. Zortzi urte daramatzate bere metodoa aplikatzen eta poliki-poliki bada ere, hedapen izugarria hartzen ari da. Eskola asko dira estatu espainiarrean metodo hau txertatu …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/02/abn-algoritmoak-iraultza-txiki-haundi-bat/

Multiplo komunetako txikiena…regletekin

Egun batzuk dela, txaloka esperimentatu genuen multiplo komunek daukaten efektua. Orain gai berari helduko diot, baina regletak erabiliz jardungo dut. Eta egia esan, oso sinplea da kontua. Hasteko, regletekin multiploak nola atera aztertu beharko dugu. Argazkiak jarriko ditut ondoren, eta 3 eta 4 zenbakien multiplo komunetako txikiena zein den  ikusiko dugu.   Multiplo kontzeptua nahiko …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/29/multiplo-komunetako-txikiena-regletekin/

Erlojuarekin tik, tak…egin ditzagun jolasak

Erlojuaren  kontuak bereganatzeko urteak behar dituzte haurrek. Helduon ikuspegitik ulertzeko zaila da, guk orokorrean oso asimilatuta daukagun gaia delako baina oso, oso gai konplexua da ume batentzako. Hiru aspektu garatuaz joango da, zein baino zein zailagoa: Erloju analogiko zein digitalaren irakurketa hutsa: Hau da agian umeak lehenengo garatuko duen gaitasuna. Erloju digitalean analogikoan baino azkarrago …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/28/erlojuarekin-tik-tak-egin-ditzagun-jolasak/

Neurtu, neurtu, neurtu…baina ez aspertu!

Magnitude eta unitateen munduan jarduten ikasteko, piszinan igeri egiteko bezala, egin behar den gauza bakarra neurketak egitea da hain zuzen ere; asko eta askotan. Bestela, gauzak mekanikoki eta itsu-itsuan eginda ikaragarrizko unitate aldaketak egiteko gai izango gara; nolabaiteko aplikazioa izan dezaketenak eta inolako zentzurik ez daukatenak ere bai, baina ez dugu tutik ulertuko; eta batez …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/20/neurtu-neurtu-neurtu-baina-ez-aspertu/