Category: LH 3.zikloa

Ikerketa matematikoa frutarik politenarekin

Aste batzuk badira mandarinak matematikak lantzeko zukutu genituenetik. Orain, ordea, udaberri bukaeran gaudela eta, dauden frutarik politenak aprobetxatuko ditugu. Goxoenak diren ala ez esaten ez naiz ausartzen. Nire top 5ean sartuko nituzke, noski, baina abuztuko klaudia okaran, nektarina, melokotoi eta meloi goxo-goxo ekin edo neguko errege-sagarrekin konpartituko lukete podiuma. Bateren bat errebisatzen ibiliko da honezkero …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/06/06/ikerketa-matematikoa-frutarik-politenarekin/

Lehenengo zatiketekin nola hasi

Aste honetan hurbildu zaigu gure semea  lehenengo aldiz etxerako lanetan zatiketak egiteko zeuzkala eta laguntza eske. Bi gauza zeuzkan egiteko: zatiketak eskatzen zituen 3 egoera edo buruketa ebatzi behar zituen eta beste hiru egoera asmatu. Egia esan behar badut, tarte polita pasatu genuen biok zatiketok modu manipulatiboan egiten. Gainera lortu nuen alboan laguntzaile edo gidari …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/05/22/lehenengo-zatiketekin-nola-hasi/

Zenbakien Montessori txartelak (inprimatzeko eredua)

Askotan aipatu ditugu eta maiz erabiliko ditugu. Izan ere, Ezinbestekoen zerrendan jarri nituen. Hemen daukazue inprimatzeko moduko eredu bat: montessori txartelak Montessori eskoletan erabiltzen dituztenak egurrezkoak izaten dira, eta nahi izanez gero erosteko moduan izango dituzue hainbat lekuetan. Nik inprimatu eta plastifikatuta erabiltzen ditut, ordea. Txartel hauekin zenbakien barrunbeak aztertu eta azaleratzen ditugu. Zenbakiak nola eratuta …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/05/14/zenbakien-montessori-txartelak-inprimatzeko-eredua/

Matematika manipulatiboa: Ezinbesteko materialen zerrenda

Webgune honetako proposamenak irakurtzen jardun baduzue, ikusiko zenuten ez naizela behar dena baino gehiago erostearen zalea. Are gehiago, etxean eraiki daitezkeen proposamenak oso,oso gustuko ditut. Horrelako proiektuetan sartzeak erabakiak hartzea, materialak aurreikustea,  neurtzea eta azken finean burua argi izatea eta eskuak erabiltzea eskatzen dutelako. Hala ere, manipulazioaren bidea hartzea erabakitzen duzuenontzako uste dut oso inportantea …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/29/matematika-manipulatiboa-ezinbesteko-materialen-zerrenda/

Irudien dekonposaketa eta konposaketa

Banaka jarduteko ariketa edo jolasak ekartzen ditut gaurkoan; lasai aritzekoa.  Eta jolasokin, geometriaren aspektu jostagarrietako bat ukituko dugu.   Bi dimentsiotako puzzleak direla esan daiteke. Tangrama da ezagunena, baina bestelakoak ere badaude. Beti bezala, erosteko material asko aurkituko dugu jostailu dendetan. Pentamino, Katamino, IQ twist, 3 dimentsioatako egiturak osatzekoak… baina, nola ez, eraiki ere egin …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/17/irudien-dekonposaketa-eta-konposaketa/

Zatikien arteko eragiketak: batuketa eta kenketa

Ikasketak aspaldi bukatu dituen bati zatikien batuketa nola egiten den galdetuz gero ahora etortzen zaion lehenengo hitza MKT izaten da. Kuriosoa da; behin baino gehiagotan konprobatu izan dut. MKT zertarako egiten zen galdetuz gero, ordea, askori gertatzen zaie baita ere ez jakitea. Ea ba gaur gai hori argitzen dugun. Bideo batzuk grabatu ditut zatikien batuketa …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/12/zatikien-arteko-eragiketak-batuketa-eta-kenketa/

Zatikiekin hastera goaz

Soka luzeko gaia hau ere! Umeek txiki txikitatik daukate kontaktua zatikien kontzeptuekin. Sagarra laurdenetan edo gozokia erdibana egiten denean edo urtebetetzeko pastela zatitzen denean hasten dira umeak zatikiekin bizitzen. Izatez, hasiera ezin hobea da; benetako gauzak zatituz hastea, hain zuzen ere. Kontua da zenbatetan izaten duten haurrek aukera beraien eskuekin zatiketa horiek egiteko edo gurasoek …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/02/zatikiekin-hastera-goaz/

Matematika manipulatibo eta bibentzialaren urrezko arauak

Oso sinplea da sarrera labur honetan esan nahi dudana. Nire ikuspegitik edozein ikasketa matematikok bete beharreko kondizioak hauek izango lirateke:   Kontzeptu edo prozedura berri baten aurrean… modu manipulatiboan edo bibentzialean hurbildu umeari, ikerketaren bidez bide anitzak aztertu eta erabili  hitzetara ekarri behatu eta ikasitakoa idatzizko hizkuntza matematikora ekarri prozedura berria ikasitakoa indartzeko jolasak erabili …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/29/matematika-manipulatibo-eta-bibentzialaren-urrezko-arauak/

Mandarina baten matematikak zukutzera goaz!

Matematikak lantzeko momentu oso egokia da mahaiaren bueltan lasai gaudenekoa; otorduren baten, alegia. Presaka ez bagabiltza, erlajatuta eta zabalik egoten gara, berriketarako edo jolasetarako. Edozerk balioa dezake, gainera, begirada matematikoa egiteko. Gaur, MANDARINA izango da gure protagonista. Zer egingo ote dugu gure mandarina hau matematikoki zukutzeko? Ikus dezagun, bada, zerrenda. Bolumena kalkulatu Masa kalkulatu Atalak …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/13/mandarina-baten-matematikak-zukutzera-goaz/

ABN algoritmoa, gure ohiko algoritmoa: batuketak

Bagoaz  batuketak egiteko 11 moduetatik bi aztertzera. Elkarren segidan garatuko ditugu alderatu ahal izateko. Jo dezagun 26 lagun goazela ibilaldi batera gure herritik eta beste 19k eman dutela izena alboko herrian.  Zenbat lagun elkartuko gara autobusean? Gure ohiko algoritmoaz honela egingo genuke: Gurea, ohikoa: Zenbakia osatzen duten zifratan oinarritzen da. Hau da, metodo honekin egiten …

Continue reading

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/07/abn-algoritmoa-gure-ohiko-algoritmoa-batuketak/