Geometria kotxeen logoetan

43033228522Kalean goazela egiteko modukoa da hemen ekartzen dudan proposamena. Ume eta ez hain umeentzako aproposa izan daiteke gainera. Kotxeen logoen geometria aztertzea hain zuzen ere. Harrituta geratuko zarete argazkiko logoak aztertzen badituzue. Zirkulu, elipse, paralelogramo, laurdenetan zatitako formak, hexgono erdiak, oktogonoak… Denetarik aurkituko duzue. Hori bai, laukiluzerik edo karraturik ez.  Zergatik ote?

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/08/geometria-kotxeen-logoetan/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.