Martxoak 8a laurdenekin ospatuko dugu?

Gogoratzen al duzue “Quarter the cross” jarduera egiteko proposamena egin nizuela orain dela hilabete batzuk? Badaezpada artikulua hemen jarriko dizuet eskura jardueraren nondik norakoak ikus ditzazuen.

Tira, bada. Pasa den azaroak 26an Beasaingo BHIko DBH2 mailako ikasleek egin zutena eredu hartuta, antzerako zerbait egiteko ideiarekin natorkizue aurtengo Martxoak 8a ospatzeko: elkarlanean mosaiko morea eraikitzea! Konkretuki, bere azalera osoaren laurdena morea izango duen mosaikoa. Astebete daukazue lana antolatu eta martxan jartzeko!!

Azpian jartzen dizkizuet Besaingo ikasleen lanak, iksu ditzazuen. Ederrak benetan! Milesker, bide batez, tartean aritu ziren irakasleei ere!

Zuenean lan honi heltzea erabakitzen baduzue bidali iezazkiguzue argazkiak eta hemen jasoko ditugu. Mosaikoen mosaiko more eta feminista eratu dezagun!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/02/29/martxoak-8a-laurdenekin-ospatuko-dugu/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.