Anamorfismoa ikastolan

Pasa den urtarrilean ekin genion gure ikastolan, Arizmendi Ikastolan, “anamorfismo” izeneko arte-lan espaziala eraikitzeari. Anamorfismoa zer den?

 Bada objektu edo tresna sorta bat ageri da bertan, ustez, sakabanaketa kaotikoan.

Objektuok berez badute beraien izaera eta funtzio propioa banan-banan hartuta. Denen artean eratzen duten multzo horri leku konkretu batetik (eta bakarretik) begiratuta, ordea, osotasunaren ikuspegia jasotzera pasatzen gara; bestela jasotzen ez den osotasunarena, gainera.

Zein osotasun eraiki nahi izan ote zuten jakiteko, hurrengo bideoa ikusi beharko duzue!

Hona hemen bideoa.

Hainbat ordutako lana izan zen; egunez hasi eta gauez bukatutakoa; gustura egindakoa, eta, behin bukatuta, are plazer handiagoz behin eta berriz begiratuz gozatutakoa.

Ikastolan martxan jarriko dugun proiketu berriaren inguruko metafora irudikatu nahi izan genuen anamorfismoaz.

Geometria eta perspektiba puri-purian!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2020/03/01/anamorfismoa-ikastolan/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.