LH azken urteetarako edo DBHrako ere aproposa den jarduerarekin hasiko gara aurten. Izenak dioen bezala, gurutze formako irudiaren laurdena markatzea da helburua. Euskaraz, “gurutzearen laurdena margotu” deituko genioke. Bakoitzak behin baino gehiagotan egiteko modukoa da, irudiak aztertuta ikusiko duzuenez. Sakontasun eta zailtasun diferenteekin egin daiteke lana eta horrek ezagutza maila ezberdinetara egokitzeko modukoa egiten du ariketa hau.
Ariketak eman ditzakeen aldaeren zerrenda luzea aurkitko duzue David K Butler-en prezi aurkezpen honetan, esate baterako. Edo, bestela, ikusi ikastetxe honetan eraiki zuten murala.
Banakako erronka da izatez, baina taldeko emaitzari begira ere jarri gaitezke; emaitzak alderatzeko, balioesteko, mosaikoa balitz bezala parean jasotzeko…