Bloke geometrikoekin egiteko 3 proposamen (II)

Aurreko baten, beste 3 proposamen eman genituen. Hasierakoak izango lirateke. Orain jarraipena dator. Beste bi atal ere etorriko dira hurrengo asteetan.

4 PROPOSAMENA

Hexagonoa eraikitzeko zenbat modu dauden ikertzea.

5 PROPOSAMENA

Oinarrizko irudien bertsio erraldoiak eraikitzea. Librean egin daiteke, edo lehenago erikitako irudiekin plantillak eginda eta haietatik abiatuta. Azken hau, errazagoa da.

Egindako lanek, bukatu eta gero, konparazioak egiteko aukera emango dute. Pieza bakoitzeik zenbat ale erabili diren (eta ondorioz taula eta grafikoak eraiki ahal izango lirateke), zein beste modutan eraiki ahal izango liratekeen egiturak, simetriko egiteko modurik ba ote dagoen… Jolaserako bertsioa ere egin ahal izango litzateke, emandako plantillatatik abiatu eta gero, ahal den pieza kopuru txikiena erabiliz eraikitzeko proposatuz.


6 PROPOSAMENA 

Irudikoak moduko “buruketa geometrikoak” egitea. Hurrengo linkean daude inprimatzeko moduko ereduak. Inglesez daude eta http://thankgoditsfirstgrade.blogspot.com.es/ helbidean aurkitu ditut:  
Bloke geometrikoekin erronkak

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/10/04/b-linkak-sartzea-faltabloke-geometrikoekin-egiteko-3-proposamen-ii/

3 comments

    • Irantzu on 8th urria 2019 at 9:55 am
    • Reply

    Kaixo jolas honetako fitxak egin nahi ditut. Eskulan bezala, horrela umeek gogo handik eeabiltzeko.

    Ba al dago plantillarik imprimatzeko zenbat fitxa behar diren?

    1. Kaixo Irantzu
      Ulertzen dudanagatik, bloke geoemtrikoekin figura handiak eraikitzeko plantillak nahiko zenituzke… Ez dauzkat eginda, eta saiatuko naiz hurrengo egunetan egiten eta webgunean sartzen. Hala ere, plantilla gabe ere librean eraikitakoak ere erabili daitezke eraikitzea ezezik sortzen den irudia analizatzeko ere.

    2. Ez dakit zein adineko jendearekin jarduten duzun, baina artikulu horretatik aurrera, bloke geoemtrikoekin egiteko beste batzuk ere sartu ditut. Hemen linkak:
      http://matematiketan.eus/2019/04/04/gurutzegrama-geometriko-aritmetiko-logikoa/
      http://matematiketan.eus/2019/02/17/geometria-lantzeko-material-altxorra-opari/ (azken honetan, plantillak tamaina naturalean inprimatuz gero, bloke geometrikoak laguntza bezala erabiltzeko hartu daitezke)
      http://matematiketan.eus/2019/01/27/dorre-geometrikoaren-jolasa/
      Ea erabiltzeko moduko proposamenak diren!

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*