Bloke geometrikoekin egiteko 3 proposamen (I)

Bloke geometrikoek aukera asko ematen dizkigute kontzeptu geometrikoak lantzeko, modu erraz eta jostagarrian gainera. Hemen ekartzen ditudan proposamenak materiala ezagutu berri duen ume batentzako izango lirateke. Bide batez, sarrera hau “kuatrilogia” baten lehenengo atala dela esaten hasiko naiz. Denetan jartzen dut LH eta DBHrako modukoak direla, baina egia da zailtasuna hazten doala batetik bestera. Beti bezala zuek ikusi aurrean daukazuen umeen egoera zein den eta zeri erantzuteko moduan dauden.

1 PROPOSAMENA

Hainbat objekturen irudiak egitea  librean edo gidatuta.

Gidatuta jardun nahi izanez gero, inprimatzeko ereduak lortu ditutĀ http://raebear.net/goodies/patternblocks/ helbidean.
Pattern blocksĀ 1
Pattern blocks 2

2 PROPOSAMENA

Bloke geometrikoen kutxako piezak sailkatzea. Niri, boteprontoan 4-5 aukera datozkit burura. Kolorearen arabera, formaren arabera (karratu eta erronboideak bereiztuta) eta alde kopuruaren arabera. Simetriko-ez simetriko egitea ere aukera bat da, baina ez-simetrikorik ez dagoela ikusiko dugu. Angeluen araberako sailkapena ere posible da (zorrotzak bai, zorrotzak ez…)  Sailkapen bakoitzean zenbat pieza dauden kontatu eta sarrera bikoitzeko taula egin ahal izango litzateke eta gero beti bezala kopuruekin jokatu. OSO INPORTANTEA da ariketa honetan, sailkatzeko aukerei buruzko aholkurik ez ematea. Umeei, haiei burura etortzen zaienarekin geratzea da onena. Eta sailkapen asko aipatu gabe geratzen badira, beste egun baten ariketa bera proposatzea. 

Alde kopuruaren arabera3 alde4 alde6 alde
Zenbat ale

3 PROPOSAMENA

Irudi simetrikoak eraikitzea, gidatuan ala librean.

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/16/bloke-geometrikoekin-egiteko-3-proposamen-i/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.