Aurrekoan kontaketak sistematikoki egitea proposatzen nizuen. Gaur, errutina horren aldaera sinple batekin natorkizue. Kokatu gaitezen gelan: hogeitik gora ume dauzkagu aurrean. Talde haundian egin dezakegu jarduera, edo launaka, bosnaka…taldekatuta.
|
Argazkian:
Bakoitzari berea, hemengo legea
Ume bakoitzari banatu beharreko kopurua egokitu egin daiteke umearen ezagutza eta gaitasunetara. Gauza bera esan daiteke paketeak egiteko moduaz; batzuk txotxekin jardun ahal izango dute eta beste batzuk regleta edo abakoarekin.
Banaka, binaka, denok batera
Etxean zure umearekin jardunez gero, 3-4 kopuru erabilita nahikoa izango da.
4-5eko taldeetan jokatuz gero, ordenatu beharreko kopurua ez da larregikoa eta taldeko kideek bakarrik egin ahal izango dute ordenazioa.
Talde osoan jardunez gero, zenbaki asko dira ordenatzeko, baina taldearen arabera egiteko moduko ariketa izan daiteke, irakaslearen gidaritzaz. Gainera gelan sortuko den eztabaida oso interesgarria izango da ordenatzeko kriterioak erabakitzerakoan.
OHARRA:
Gai hau ondo, sakon eta luze landu beharreko horietako bat denez 4 artikulu dedikatu dizkiogu honezkero:
Zenbakien Sistema hamartarraren misterioak: Teoria apur bat
Sistema hamartarra lantzeko proposamena: Seguinen taulak
Montessori txartelak: Inprimatzeko eredua
Zenbaki sistema hamartarra lantzeko errutina (I)
Beste 2 artikulu ere etorriko dira honen ostean. Ea orotara gai honen argazki osatu bat egitea lortzen dugun.