Begira zer ikusi nuen atzo nire umeekin plazan nengoela: Nire auzoko Unax-eri egin zioten oparia.
Opariaren itxura besterik gabe hartuta oso polita eta erakargarria da. Materiala goxoa da gainera: fieltroa. Unaxen izeba Aintzanek eskuz, ilusioz eta maitasunez egindakoa da. Osagai inportanteak elkartzen dira opari txiki honetan!
Baina orriz orri zabaldu eta hara non ikusten ditudan psikomotrizitate fina, logika eta kontaketak eta zenbakien identifikazioak lantzeko proposamenak! Perfekto!
Berehala hasi nintzen argazkiak egiten nire txoko digital honetara ekartzeko!
Bateren batek urtebetetzeren bat gertu badauka, hemen dauka idea zoragarri bat.