Sistema hamartarra lantzeko errutina (I)

Gai hau ondo, sakon eta luze landu beharreko horietako bat dela uste dut. Izan ere, 3 artikulu dedikatu dizkiogu honezkero:

Zenbakien Sistema hamartarraren misterioak: Teoria apur bat

Sistema hamartarra lantzeko proposamena: Seguinen taulak

Montessori txartelak: Inprimatzeko eredua

 

Umeekin kontzeptua lantzeko  errutina proposatzera nator gaur. Momentu bakoitzean lantzen den zenbaki sortari lotutako kopuruekin, gainera. Eta ez LHko lehenengo hilabeteetan bakarrik, baita hurrengo urteetan ere. Maiz gainera; sortu daitezkeen aukerak erabiliz: gelakideak kontatu, puzzle baten piezak kontatu, harriak, intxaurrak, eraikuntza bateko leihoak, oporretarako falta diren egunak, norbaiten urtebetetzea izateko falta direnak, klasean partekatuko diren fruta zatiak, ikastolako jangelako mahaiak, apla bateko ipuin kopurua… Umeei esanguratsua egongo zaien edozein gauza kontatzea da helburua.

Errutinaren pausuak laburtuta:

 

  1. Kopuruaren estimazioa egin dezatela
  2. Objektuen kontaketak egin ditzatela umeek beraien eskuekin (estimazioa baloratu)
  3. Kopuruen dekonposaketak aukera anitzak aztertu talde haundian
  4. Zenbakia gure sisteman idaztera eramango gaituen deskonposketa aukeratu
  5. Egin hamarreko paketeak (txotxak, tapoiak, regletak edo abakoa erabilita)
  6. Aurreikusi zenbakia nola idatziko den
  7. Idatzi zenbakia Montessori txartelekin

Argazkitan jarrita

20160606_09014520160606_093525

20160430_12234420160430_12181120160606_090428images

 

 

 

Kontuan izan kopuruak adierazteko modu hauek abstrakzio gaitasun ezberdina eskatzen dutela. Txotxak edo babarrunak erabiltzea oso parekoa da. Konkretuenak direla ere esan daiteke, hamarreko paketeak eskuz eraikitzen baitira. Regletek, ordea, urrats bat haratago eramaten dute umea. Hamarreko paketea “itsatsita” dago eta ezin da askatu. Abakoa hurrunago doa oraindik, hamarrekoaren bolatxoa eta batekoen bolatxoek balio ezberdina dutela sinistu edo ulertu behar baitute. 

Kontaketa haundiak egiteko aukerak ere aprobetxatu; ikusi 500 pieza zeuzkala zioen puzzle baten zer aurkitu genuen gure etxean!

18-kontaketa-haundiak

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/27/sistema-hamartarra-lantzeko-errutina/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*