10en deskonposaketa lantzeko jolasak

10en deskonposaketa ondo ezagutzeak asko laguntzen du buruzko kalkuluan. ABN metodoa lantzen dutenek ere asko lantzen duten gaia da. “Los amigos del 10” deitzen diete. Material asko sortu daiteke deskonposaleta hori ezagutzeko helburuarekin, erraz eta merke, eta erosteko moduko jolasak ere azkar bilatu daitezke.

Lanketa hau LH1-en ezinbestekoa da; LH2n ere izango luke bere lekua. Ikasturte horretan, gainera, 100 kopuruaren deskonposaketa ere gehitu beharko litzaioke. Bi helbururekin, oraingoan: buruzko kalkulua arintzea bilatuz eta 1 euro-ren deskonposaketa lantzeko. 100en deskonposaketa lantzeko, jolasen moldaketa egitea besterik ez litzateke beharko. 


10EKO ERREGLETA ERABILIZ

Goiko irudian bezala jardutea izango da lehenengo proposamena. 10-ek onartzen dituen deskonposaketak topatzea da helburua; zenbat eta gehiago, hobeto.

Gelan eginez gero, “1-2-4-talde osoa” teknika kooperatiboa martxan jarri ahal izango litzateke, gainera. Banaka aurkitzen diren aukera sortari, bikoteka kontrastatuz topatutakoak gehitu, gero 4ko taldean aukerak aberastuko genituzte. Talde haundian erronka izan daiteke ea 20 deskonposaketa modu ezberdin lortzen dituzten ikustera jolastu. Egindakoa idatziz jaso nahi izanez gero, idazkaria ere izendatu ahal izango litzateke eta 10-en eguzki diagrama egin. irudian bertan, esate baterako, aukera asko falta direla ikusi daiteke. 2+2+2+2+2 irudikatuko luketen erregleta gorri sota, esate baterako.


TAPOIAK ERABILIZ

Irudia ikusita ondo ulertzen da zein den mekanismoa. Jarduera hau lasai-lasai jarrita egin daiteke edo jolas kutsua eman nahi bazaio, jokalari bakoitzari 1-2 minutu eman eta denbora horretan zenbat tapoi zuzen kokatzen dituen kontatuz jokatu daiteke.


EGURREZKO ZOTZEKIN

Proposamena aurrekoaren oso antzerakoa da eta proposamenaren inguruan sortu daitekeen jarduera ere bai.

EZETZ 10EKOA LORTU

Mugimendu gehiago eskatzen duten proposamenak egite aldera honako biak ekartzen ditugu. Alde batetik urarekin jolastea ikaragarri maite dutelako ume askok eta bestetik punteria jolasetan jardutea ere gogotsu egiten dutelako. Lehenengoan 10ekoa batzen duten pilotak arrantzatzea izango da helburua, eta 10 batuko duten zuloetan sartzea pilotak bigarrenean. Berriz ere 1-2 minututan zenbat bikote lortzen diren kontatuz jardun daiteke.


ESKOBAN, 10 LORTZERA

Baraja espainiarra erabiliz eskoban jolasten den arau berdintsuekin jokatuko genuke baina orain karta bakoitzak bere balioa mantenduko luke, 11 eta 12koak kenduz jokatu daitekez edo bestela hauek ere mantendu eta kenketak onartuz jolasu.


“I SEA TEN” FITXA JOLASA

Jolas honetan 1-9 arteko zifrak dituzten fitxak buruz behera jartzen dira eta behar adina altxatuz 10 lortzea da halburua. Hala lortuz gero, fitxak jokalariak gordeko ditu eta 10ekoa lortzen ez badu bueltatu egingo ditu denak. Marrazoaren irudiak komodinarena egiten du; hori bai, bereganatu ahal izateko, marrazoak zenbat balio duen esan beharra dauka jokalariak, eta zuzen, gainera. Esate baterako, fitxa bat altxatu eta 3 ateratzen bada eta gero marrazoa, marrazo horrek 7 balio duela esan beharko luke jokalariak fitxak bereganatu ahal izateko.


FRUI 10

Jolas honetan beharketa eta 10erarteko kalkulua elkartzen dira. Zure karta erdian dagoenarekin konparatu eta 10eko emaitza emango duen batuketa zein den identifikatu behar da, fruta eta koloreak ere kontuan hartuz. Dinamikoa eta azkarra. Dobble jolasa ezagutzen baduzue, antzerako dinamika daukala esan daiteke.


“LOS 10 CERDITOS” KARTA JOLASA

Baraja espainiarrarekin eskoban baina 10 lortzeko helburuaz jolasten den moduan, berdintsu jokatzen da jolas honetako kartekin ere.

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2018/10/27/10en-deskonposaketa-lantzeko-jolasak/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.