Artikulu sorta luzeari ekin behar diot gaurkoan. Zazpikotea etorriko da oraingoan!
Artikulu-sorta bukatzean, gaia lantzeko ildo teoriko, metodologiko eta tenporala izan dezagun da nire helburua. Ea lortzen dudan!
Izan ere, lehen hezkuntzako azken ikasturteetan hasita, ikasleek lan handia izaten dute zatikien kontuekin. Kontuz landu beharreko gaia da; presarik gabe eta etengabe ulergarritasuna zainduz.
Gai honetan bereziki, aurreko pausuak ondo ulertuta izateak ekarriko du hurrengoak ulertu ahal izateko heldulekua. Izan ere atal honekin hasten baita bizitzarako hain erabilgarriak diren hainbat edukietara iristeko bidegurutzea.
Ulertu eta gero idatzi
Lehentasun osoa emango diogu, beraz, ulermena ziurtatzeari, eta horretarako lehenengo materialak erabiliz jardungo dugu, eta ostean egindakoa idatzizko prozedurarekin lotuz. Ezinbestekoa izango da askorendako, bidegurutzea gurutze-bide bilakatu ez dadin.
Pausuen mekanizazioa eta bide laburrenak aukeratzeko teknikak garatzea beranduago ere landu ahal izango baitira.
Ibilbidea urratsez urrats
Prozesu luze honetan, urrats edo geltoki hauek identifikatu ditugu, eta geltokiok banan-banan aztertuz jokatuko dugu hurrengo artikuluetan. Orain ulertzen duzue tituluko “0 geltokia” espresioa, ezta?
- 1 geltokia: Zatikien kontzeptuarekin nola hasi.
- 2. geltokia: Kopuruen zatietan zentratuz;
- Kopuru baten zatia nola egin eskuekin eta nola kalkulatu.Kopuru bati zatia kendu edo gehitzeko ariketa nola egin eta nola kalkulatu.Kopuru baten zatia ezagututa nola ezagutu osoa eta nola kalkulatu.Kopuru baten osaera zatikietan nola adierazi.
- Kopuru baten zatia nola egin eskuekin eta nola kalkulatu.Kopuru bati zatia kendu edo gehitzeko ariketa nola egin eta nola kalkulatu.Kopuru baten zatia ezagututa nola ezagutu osoa eta nola kalkulatu.Kopuru baten osaera zatikietan nola adierazi.
- 3. geltokia: Bidegurutzea eta erabakia: kalkuluak egiteko zein modu erabili?
- 4. geltokia: Ehunekoa, beste partizio bat gehiago: %60=60/100
- Kopuru baten ehunekoa nola egin eta nola kalkulatu.Kopuru bati ehunekoa kendu edo gehitzeko ariketa nola egin eta nola kalkulatu.Kopuru baten ehunekoa ezagututa nola ezagutu osoa eta nola kalkulatu.
- 5. geltokia: Ehunekoak, zertarako?
- Kopuruen osaerak adierazteko.Kopuru ezberdinen osaera ezberdinak alderatzeko.
- 6. geltokia: Ehunekoaren trataeraren mekanizazioa: hiruko erregela, arrazoiak edo biderketa faktoreak/aldakuntza indizeak?
- 7. geltokia: Ehuneko deskontuak, zergak eta interesak.
Ikusiko dugu, gainera, atal bakoitzari ikasturte diferenteak egokituko dizkiogula. Izan ere, arestian aipatu dugun bezala, oso luzea da aspektu honek egin behar izaten duen ibilbidea.
Jar gaitezen, beraz, martxan. Hurrengo geltokira noiz iritsiko adi egon zaitezte!