OHARRA:Artikulu hau beste honen segida da: Biderketa taulak ikasi eta ulertzeko 11 jolas (I)
8. TAULA PITAGORIKOAREN JOLASA
3 lerroan jolasa da hau, baina biderketen testuinguru an jarrita. Bi dado eta jokalariak adina koloretako boligrafoak beharko dituzue jolastu ahal izateko. taula Pitagorikoa hutsik dagoela hasten da jolasa eta dadoak bota eta biderketa egin ahala betetzen joango da. Harik eta jokalarietako batek lerroan dauden 3 emaitza lortu arte. Lerroak horizontalak, bertikalak ala zeharkakoak izan daitezke, eta behin dadoak botata, aeratzen diren zenbakiak gustuko izan ezean berriz ere dadoak (biak ala bakarra) botatzea posible izango da. Hemen jolastu ahal izateko plantilla eskura:
9. JAURTIKETA ETA PUNTERIA JOLASA
Hau lehenago ere aipatu izan dugu batuketak, kenketa, eta 10en deskonposaketa lantzeko helburuarekin. Gelako ume dinamikoenak aktibatzeko bikaina denez, biderketa taula lantzeko aukera bezala ere ekarri dugu.
Azalpen gutxi behar du honek: Diana lana egingo duen elementua behar dugu eta bi jaurtigai. Hortik aurrera, jaurti, biderketa egin emaitzan apuntatu eta 10 tiro egin eta gero puntu gehien nork irabazi duen kalkulatzea geratzen da.
JOLAS KOMERTZIALAK
Plantillak inprimatzen ibili nahi ez duenarentzako, dendetan aurkitzeko moduko bi proposamen ekartzen ditut.
10. TRI-FACTA jolasa
“Learning resources” etxekoa da. 4 jokalarik jolastu dezakete aldi berean eta taula guztiak batera lantzeko balio du. Baita ere zatiketarekin lotzeko, edo biderketan baino zatiketan pentsatuz jarduteko.
11. 3×4 =¡ZAS! jolasa
Oso jolas dinamikoa dela kutxa ireki bezain pronto ikusten da, euliak harrapatzeko tresnak baitatoz bertan. Biderketa taulen emaitzak euliak bailiran harrapatzen baitira joals honetan. Zeinek 8 euli lehenengo bildu da zehazki jolasaren gakoa.
Biderketa taulak banaka hartuta jardun daiteke, baina taulak nahastuz ere bai.
Hamaikako zerrenda aipatu nizuen eta 11 dauzkazue eskura. Badaude gehiago ere, dena den; bai erostekoak eta baita plantillatan eraikitzekoak ere. Horiek, hurrengo baterako utziko ditugu, ongi baderitzozue.