Ataunera bisita labur bat

Pasa den astean izan nuen aukera herri luuuze eta polit horretan guraso talde batekin arratsalde pasa bat egiteko. Ataunek badu niretzako ukitu majiko moduko bat;  seguruena jentilen harrien kontura izango da eta Barandiaranen “presentziaren” eragina ere izango da…Aspaldi bertan egon gabe nengoen eta gustura ikusi nituen hango zelai lau, berde eta biziak.

Liburutegi-areto eroso baten elkartu ginen eta han jardun genuen, matematiken gaiari bueltaka. Etxean zein gelan nola planteatu, etxean zer landu eta zein jolas egin, irakasleren baten iritziak, gurasoren baten kezkak, irakasle izateko ikasten ari denaren interesa…taldea oso anitza izan zen eta gai honi heltzeko interes haundia sumatu nuen. Bularreko bi ume jaioberri han egon ziren lasai asko haien amen epelean, eta baita 9 urte inguruko neskatila bat ere, txintxo-txintxo.

Ainara Imazi eskarrek emanaz bukatuko dut, bere interesa erakutsi eta elkargunea antolatzeagatik.

Hurrengo arte! 20170208_184919[1]20170208_184943[1]

 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/02/13/ataunera-bisita-labur-bat/

Utzi erantzuna eneider(r)i Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*