«

»

Feb 13 2017

Ataunera bisita labur bat

Pasa den astean izan nuen aukera herri luuuze eta polit horretan guraso talde batekin arratsalde pasa bat egiteko. Ataunek badu niretzako ukitu majiko moduko bat;  seguruena jentilen harrien kontura izango da eta Barandiaranen “presentziaren” eragina ere izango da…Aspaldi bertan egon gabe nengoen eta gustura ikusi nituen hango zelai lau, berde eta biziak.

Liburutegi-areto eroso baten elkartu ginen eta han jardun genuen, matematiken gaiari bueltaka. Etxean zein gelan nola planteatu, etxean zer landu eta zein jolas egin, irakasleren baten iritziak, gurasoren baten kezkak, irakasle izateko ikasten ari denaren interesa…taldea oso anitza izan zen eta gai honi heltzeko interes haundia sumatu nuen. Bularreko bi ume jaioberri han egon ziren lasai asko haien amen epelean, eta baita 9 urte inguruko neskatila bat ere, txintxo-txintxo.

Ainara Imazi eskarrek emanaz bukatuko dut, bere interesa erakutsi eta elkargunean antolatzeagatik.

Hurrengo arte! 20170208_184919[1]20170208_184943[1]

 

PartekatuShare on Facebook0Share on Google+0Tweet about this on TwitterPin on Pinterest0Share on LinkedIn0Digg this

2 comentarios

  1. eneider

    Gustora egon nintzen ni ere zuri entzuten. Gure etxean ere somatu dute dagoeneko ni bertaratzearen ondorioa: batuketak egiteko kaxa egin dugu elkarrekin jolasteko!

    Mila esker eta segi guri ideia desberdinak proposatzen.

    1. larana

      Ze ona! Asko pozten naiz martxan jarri bazarete! Segi aurrera!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

*