Otsailak 11: Zientziako emakume eta nesken nazioarteko eguna

C4TF4XVWYAAOf6wNazioarteko egunek gaiak azaleratzeko eta gure ahoetara ekartzeko balio dutela uste dut. Ez gutxiagorako ez gehiagorako. Izan ere, zenbait gaiek egunerokotasuean bizi -seinalerik eman ez, eta taupada entzungarri bakarra horrelako egunetan ematen dute.

Gaurkoak ematen ditu seinale gehiago ere. Egia baita emakumeak esparru zientifiko eta teknikoan presente gaudela. Egia da, kopuruak gero eta esanguratsuagoak direla; eta hala ere, badirudi hurrengo urteetako promozioetan atzerakada bat emango dela. Ez dago gai honetan erlaxatzerik, beraz. Neska eta mutilek ikasketak aukeratzean hain markatuta dauzkate estereotipo eta genero-rolen kontuak!

STEAM-emakumeak” eta “STEAM-neskak” espresioak entzuten ditugu azken boladan (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) baina hauek bezain indartsu esistitzen dira, oraindik, “genero-arraila” edo “genero digitalaren zuloa” kontzeptuak.

Hortxe daukagu lana egiteko, bai etxeetan eta bai ikastetxeetan. 

descargaAtzo, justu, “Figuras ocultas” filma ikusteko aukera izan nuen. Gai hau bete-betean hartzen du. Seguraski nahita ekarriko zuten gure herriko zinemetara asteburu honetarako. Aukerarik badukazue, ikusi zuek ere filma. Pena merezi du, gai honen harira.

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/02/11/otsailak-11-zientziako-emakume-eta-nesken-nazioarteko-eguna/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*