Aurrera darraigu batuketen aukera anitzei erantzun nahian. Oraingoan beste tresna interesgarri bat aztertuko dugu. Honek bai eskaintzen dituela aukera anitzak. Dibertigarraiak gainera! ABN metodoan asko erabiltzen dute batuketa egiteko modu hau, oso lotuta baitago algoritmo horren oinarrizko ideiarekin.
EHUNEKO TAULA
Taula honekin batuketa konplexuak 2-3 segundutan egiten dira. Artikuluaren bukaeran aipatuko dugu nola egiten diren.
Izan ere, eragiketak egiteaz haratago, zenbakien eta zenbaki segidaren ezagutzan sakontzeko tresna aparta denez, luze eta zabal helduko diogu aspektu honi ere.
3 taula eredu erabiliko ditugu, bakoitzak aukera ezberdinak emango baititu.
PAPEREAN
DIN A4 tamainan kabitzen da. Orrialde bakarra den heinean kopia asko egiteko aukera ematen du edo ale batzuk plastifikatu eta ezabatzen diren errotulagailuekin ere aritu daiteke. Hona inprimatzeko eredua eskura:
Orriko taularekin jarduera asko egin daitezke.
Taularen antolakuntza ezagutzekoak:
Binaka, hirunaka, hamarnaka kontatuz laukiak margotuz joango gara. Segidak, biderketa taulak eta ehuneko taulak berez dituen erregulartasnak deskubrituko ditugu horrela. Bereziki azpimarratzekoa da 10naka jardutekoa, gero batuketak hortan oinarrituta egingo baititugu.
Bakoiti-bikoitien araua ondorioztatzekoak:
Nire ustez kontzeptu hau barrru barruko esanahitik landu beharko litzateke. Hau da, umeei harri edo babarrun kopuru ezberdinak banatu eta hauek bakoiti ala bikoitak diren erabaki beharko lukete bi lagunen artean banatzeko modukoak diren ala ez behatuta. Hau egin eta gero etorriko litzateke ehuneko taula. Aztertu dituzten kopuruak kolore ezberdinez markatu beharko lituzkete 100eko taularen orrian, bakoitia den ala bikoitia direla kontuan hartuta. Hortik, berehala ondorioztatu ahal izango dute araua. Bukaera ezin hobea izango litzateke hitzetara umeek beraiek ekarriko balute araua: 2,4,6,8,0 bukatzen direnak bikoitiak direla eta besteak bakoitiak, alegia.
Puzzlea: Paperezko taula zatitan moztu eta berriz eraikitzea izango da jolasa.
Puzzlea + asmakizuna: Lehengoaren antzerakoa da, baina puzzlea bukatuta taulan zenbaki batzuk falta direla ikusiko dute eta zein diren asmatu beharko dute.
Aurreko biak praktikan jartzeko plantillak ekartzen dizkizuet:
TAPOIEKIN ERAIKITAKOA (edo erositakoa)
Papereko taularentzako proposatu ditugun jarduera berdinak egin daitezke honekin ere.
Gure etxeko taulan tapoi denak kolore berdinekoak dira, baina badaude 10, 20…zenbakiak beste kolore baten jartzen dituztenak, edo bakoiti eta bikoitiak bereizten dituztenak… Horrelako xehetasunak norberaren gustuaren arabera utziko ditugu. Goazen jarduera eta jolasak proposatzera:
Gurutzearen jolasa:
Ehuneko taularekin eragiketak egiten hasi aurretik pausu honetatik pasatzea oso inportantea da. Irudian, taularen gainean ikusten den kartoizko laukian +1, -1, +10 eta -10 eragiketak markatuta daude altxatu egin daitezkeen pestaña moduko batzutan eta erdian tapoi bakarraren azalera hartzen duen zatia moztuta dago. Jolasa, beraz, oso sinplea da; taulako zenbaki bat hartu, kartoizko xafla bertan zentratu eta +1 dioen pestaña altxatuz gero zein zenbaki aurkituko dugun asmatzea da kontua. Eta gauza bera beste 3 pestañekin; -1, +10 eta -10.
Alderantziz ere jardun daiteke. Erdiko tapoia estali nolabait (hatzamarraz edo) eta pestañen azpian dauden zenbakiak ikusita erdikoa zein den asmatzea izango litzateke gakoa kasu honetan.
Tapoi ezkutuen jolasa:
Izenak dioen bezala, tapoi sorta bat kendu eta umeak zein zenbaki diren asmatzea da jolasa. Sorta zenbatekoa izan behar den umearen egoerak markatuko du. Bertsioa errazagoan, tapoiak umeari eman diezaizkiokegu berak leku egokian kokatu ditzan.
Pista jolasa:
Hau gure etxekoek bereziki maite dute. Tapoien barruko txokoan mezutxoa uztea da kontua eta pista kate bat egitea, batetik bestera joateko eragiketa zehaztuz. Adibidez, lehenengo tapoian +5 jartzen badu, 6 tapoia altxatu beharko dute eta han dagoen pista ikusi. Gurean opariren bat edo postre bereziren bat non gordeta dagoen esanaz bukatu izan da azken pista.
Egurrezko xafla:
Irudietan ageri den egurrezko xaflan, 10 tapoi oinarri daude itsatsita. Tapoien 100eko taularen elementu osagarria dela esan genezake. Gauza asko eta asko egin daitezke.
Hasteko, eta besterik gabe, edozein eragiketen tirak eraiki daitezke eta lasai-lasai jardun dagokion emaitzaren tapoia lotuz, lehenengo irudian ikusten den bezala. Bigarrenean, berriz, dadoa bota eta ateratzen den zenbakiaren biderketa taulako elementuak hartu behar dira 100eko taulatik eta bertan lotu.
Zenbaki segidaren bat ere jarri daiteke, eta hurrengo zenbakiak zein izango diren asmatzera jolastu.
LURREAN MARRAZTUTAKOA
Taula honen ezaugarriak mugimendua behar duten umeek eskertuko dituzte bereziki. Ondoren jarri dugun bideoan, ABN metodoaz jarduten duten eskola baten taula bera nola eraikitzen ikusten da lehenengo minutu térdian eta gero eragiketak egiteko erabiltzen dute. Tituluetan diotenez, haur hezkuntzakoak dira bideoko umeak eta gure metodo tradizionalean hamarrekoak edo “llebadak” dituzten eragiketak egiten ari dira! Emaiozue begiratu bat, 5 minutu eskas beharko dituzue, eta.
ETA…100eko TAULAREKIN BATUKETAK NOLA EGITEN DIRA?
Ba oso erreza da, egia esan. Ez du inporta llebadaduna izatea ala ez eta eragiketa egiten ez dago batekoetatik hasi beharrik. Zenbakiak eraikitzeko sistema hamartarra ezagutu behar da bakarrik. Ikus dezagun bideo honetan zer esan nahi dudan:
Ehuneko taula eragiketak egiteko bideoa
Bukatzeko, gogoratuko dugu artikulu hau sorta luzeago bateko parte dela. Batuketa bat egiteko 11 modu daudela esanez hasi baikinen aspalditxo