[2,3] artea eta geometria: Tauba Auerbach

Tauba Auerbach Estatu Batuetako Kalifornian jaio zen 1981 urtean. Margolaria eta eskultorea dela esan daiteke, baina Auerglass izeneko musika tresna ere eraiki zuen (organo moduko bat da eta berau jo ahal izateko bi lagunen elkarlana ezinbestekoa da) eta liburugintzan ere jardun izan du.

Bere lanetan hizkuntzen, hauen hitzen, kaligrafiaren eta tipografien diseinuarekin jolasten jardundakoa da. Bestalde, sarri jotzen du matematikara eta geometriara eta badauka joera dimentsioak eta hauen arteko erlazioak arakatzeko.

Gaur, hona, 2011n egin zuen lana dakargu; [2,3] izeneko liburu/eskultura-sorta, hain zuzen ere. Ederra da ikustea 2 dimentsiotan dautzan egiturak nola altxatzen diren 3 dimentsioetara liburuko orriek tira egin edo/eta bidea irekita. Oreka hori, tira egin eta bidea irekitzearen artekoa da nik nire umeen hazkuntzaren bidean bilatzen dudana. 

Bideo eran egin zuen aurkezpena eta hemen ikusi dezakezue:

 

 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/06/19/23-artea-eta-geometria-tauba-auerbach/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*