Dienesen bloke logikoak

Dienes

 

Askok ezagutuko dituzue; batez ere irakaskuntzan jardutakoak bazarete. Gehienetan HHrekin lotzen dira, koloreak eta formak lantzeko erabiltzen baitira. Gutxitan ezagutzen da, ordea, logikaren garapenean nolako jokua ematen dute. Izan ere,  Dienesen blokeak Logikaz Egituratutako Materialak dira. Hemendik aurrera, LEM siglak erabiliko ditugu horrelakoez ari garenean.

Beste LEM batzuk ere badaude; adibidez, apustu egingo nuke, zuen etxeetan badaukazuela bat: karten baraja espainiarraz ari naiz. Ba al zenekiten hauek ere LEMak direla?

baraja-espanola

Zerk egiten du material bat LEM izatea? Ikus dezagun:

Piezek edo karten izango dituzten ALDAGAIAK aukeratu behar dira; Dienesen kasuan  forma, tamaina, kolorea eta sendoera.

Aldagai horien aukera edo EZAUGARRIAK zehazten dira. Gure adibidean:

Forma: Borobila, karratua, laukiluzea eta triangleua.

Kolorea: Gorria, horia edo urdina.

Tamaina: Haundia edo txikia.

Sendoera: Lodia edo fina.

Behin horiek guztiak zehaztuta, piezak sortuko ditugu aldagai eta ezaugarri guztiak izango dituztenak. Hau da, triangeluak izango ditugu kolore guztietakoak, bai haundi eta bai txikiak eta sendoerak lodi eta finekoak. Beraz, 12 triangelu izango ditugu guztira.

20160620_070930

Eta Dienesen blokeak orotara hauek izango dira:

4 forma X 3 kolore X 2 tamaina X 2 sendoera = 48 pieza

Karten barajaren kasua aztertuz gero, hauxe daukagu aldagaiei dagokionez:

Kopurua: 1etik 12rakoak daude (8 eta 9 kenduta normalean)

Paloak: Urrea, kopa, bastoia eta ezpata

Kasu honetan ere, aldagai eta ezaugarri guztiak dituzten piezak daude. Batekoa, 4 paloetakoa daukagu; eta horrela beste guztiekin.

10 kopuru X 4 palo = 40 karta

setunoMerkatuen gehiago ere badaude; asko gainera: Set eta Uno karta jolasak dira adibide oso onak baina apur bat begiratuz gero, agian konturatuko zarete joko asko daudela LEM egitura daukatenak.

.

.

.

Eta nola ez, buruari apur bat eraginda eta inpresora eta plastifikadora batekin guk geureak sortu ahal izango ditugu. Izan ere, hemen ikusiko ditugu proposamenak egin ahal izateko edozein LEM da egokia. Edo beste modu baten esanda, LEM guztiek balio dute jarduerok egiteko. Izan erositakoak ala etxean egindakoak. Are gehiego, LEM “tematikoak” sortu ditzakegula konturatuko gara, esku artean daukagun gaiaren araberakoak. Gurean izozki logikoak eta aldartedun tapoiak sortu genituen. 

24 izozki logikoak Aldagai eta ezaugarriak hauek ziren izozkiekin:

ZAPOREAK: Marrubi, limoi eta pottoki

ONTZIRATZEA: Kukurutxoan edo potean

BOLA KOPURUA: Bola bat edo bi

OSAGAI EXTRA: Txokolatea gainetik edo txokolate gabe

.

20160620_064818Eta aldartedun tapoiekin:

ALDARTEAK: pozik, triste eta haserre

KOLOREAK: Horia, berdea eta zuria

TAPOEIN EGOERA: Azpiko oinarria dutenak eta ez dutenak

 

Badago, hala ere, Dienesen blokeek izaten duten beste ezaugarri bat, orainarte aipatu ez duguna: ETIKETA LOGIKOEZ ari naiz.

 

images (7)dados logicos

Etiketa logikoak xafla edo karta forman euki ditzakegu, baina dadoak ere badaude, irudian ikusi daitekenez. Lehen aipatu ditugun aldagai guztiak hartzen dituzte, ezaugarri guztiekin eta positiboan (gurutzerik gabe) edo negatiboan (gurutzatuta) agertuko dira.

Etiketa  logikoak ere LEM bakoitzarendako egin daitezke; lehen erakutsi ditudan izozki logikoek  badituzte  beraienak:

20160620_063641

 

LEM bat diseinatu eta pieza larregi dituztela ikusiz gero, aldagaietako bat -kolore bat edo forma bat, adibiez- kentzea pentsatu daiteke, eta hala ere berdin-berdin erabili ahal izango ditugu. Oso tipikoa da, adibidez, Dienesen blokeen kasuan sendoeren kontua ahaztea eta lodiekin bakarrik jardutea. Set jolasean ere, hasieran barrualdea margotuta daukaten kartekin bakarrik jardutea aholkatzen dute. Horrelako erabakiak umeen ezaugarrien arabera hartuko ditugu, beti bezala.

Tira bada, gaur LEM materialak aurkeztu egin ditugu gure etxe digital honetan. Hurrengo baterako utziko ditugu proposamen eta jolasak. Hori bai, ez dugu gaurko hau bukatuko zuei lantxo bat eman gabe. Ea beste LEMik asmatzen duzuen edo jada badagoenik detektatzen duzuen zuen etxeko jolasetan. Badakizue nora bidali erantzuna!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/06/20/dienesen-bloke-logikoak/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.