Jolas bat: Hanoiko dorreak

Proposamen sinple batekin nator gaur. Nire gelakoei jolasa erakutsi eta gustura ikusi nituenez, hona ekartzea pentsatu nuen. Agian ezgutuko duzuenez, erositako egitura baten argazkia jarriko dut berehala:

20160409_141142Ezagutzen duzue? 2011ko “Rise of the planet of the apes” filman laborategiko txinpanzeak agertzen ziren dorreekin jolasean; nolabait txinpanzeen intelijentzia neurtzeko erabiltzen zuten jolasa.

Goiko irudian 7 disko ageri dira, baina normalean 3 diskorekin hasten da jolasa eta helburua lortu ahala disko kopurua haunditzen joaten da.

Instrukzioak nahiko sinpleak dira: Disko sorta azken barrara trasladatu behar da, haunditik txikira ordenatuz; hau da, hasierako egitura errepikatu behar da azken barran. Horretarako diskoak banan-banan mugitzen joan behar da eta inoiz ezin da jarri disko haundiago bat txikiago baten gainean. 

Zenbat eta disko gehiago izan, orduan eta mugimendu gehiago behar dira helburua lortzeko. Izan ere, disko kopurua haztean, mugimendu kopurua modu esponentzialean hazten omen da. Jolas hau, Éduard Lucasek asmatu zuen 1883an, eta zenbait tokitan 64 diskorekin aurkezten da. Pentsa! A ze lana 64ak mugitzen! 

Horrelako jokoek disfrute eta gozamen hutsa ekartzeaz aparte, logikaren garapenean ere eragina dutenez, oso interesgarriak iruditzen zaizkit eta noizean behin horrelakoak ere ekarriko ditut webgunera.

Kontua da, ezer erosi beharrik ez dagoela jolasteko. Etxean eraiki daiteke, oso erraz gainera. Azkarrena, orri baten 3 zirkulu egin eta diametro ezberdineko txanpon dorrea erabiltzea da, baina eskulana atsegin dutenentzako aukerak ere badaude. Are gehiago, proiektu polita izan daiteke horrelako egitura bat eraikitzea egurrez, kartoiez edo besterik gabe EVA goma estiloko materialekin. Aukera izanez gero, neurri zehatz batzuk jarri daitezke kondizio bezala eta horrela eskulana, neurrien esparrua eta jolas logikoak uztartu. Adibide moduan jartzen dizuet nire gelako Maddik eraiki zuen jolasa:

100_1288

Probatzen baduzue, esango didazue!

 

 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/09/jolas-bat-hanoiko-dorreak/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*