Matematika zientziaren mapa

Hona hemen Dominic Walliman-ek egin duen infografia ikusgarria. Matematika zientziaren mapa egiteko gai izan da!

 

 

Dominic Walliman-ek egindako infografia ikusgarria.

Dominic Walliman fisikaria da. Ordenagailu kuantikoen inguruko lanak garatzen ari bada ere, zientziaren dibulgazioan ere asko jarduten du. Haur eta gazteei zuzendutako  “Professor Astro Cat” liburu-seriearen egilea da. Nolabait esateko, abentura zientifikoak deskribatzen ditu liburuotan. Infografiak egiten ere aritzen da eta eskuragarri jarrita dauzka helbide honetan; infografiak erosteko aukera ere ematen du. Kimika, fisika eta beste gai batzuen azalpenak ematen dituzten infografiak ere badauzka eginda.

Bestalde, sare sozialetan presentzia haundikoa da. Helbide honetatik sartu ahal izango zarete parte hartzen duen sareko lekuetan. 

Infografia konkretu honekin lotutako azalpenak entzun nahi badituzue, bideorako sarbidea hemen daukazue. Inglesez dago eta 11 minutuko bideoa da.

 

 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2017/12/13/matematika-zientziaren-mapa/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*