Ikasgelan, harriak altxor!

umeak-gelatik-kanpoIkasgeletako lehenengo egunetan inportantea da taldeko giro ona sortzea, eta umeak eroso egotea. Gainera eguraldia lagun izaten dugu askotan eta beraz gelatik kanpora egin daitezkeen jarduerekin hastea bikaina da nire ikuspegitik. Inguruko basoren edo parkeren batera joan talde osoarekin goxo hitz egitera, abestera eta jolasak egitera…Seguru nik baino balibide zerrenda luzeagoa daukazuela zentzu horretan.

Ni, beti bezala matematikarekin lotzera noa zuzenean, eta zeharka sormena eta artearekin.

Harriak biltzera joatea proposatzen dizuet. harriak

Harri sorta haundia bildu dezakezue nahi izanez gero, baina inportantea da ume bakoitzak berea izango dena aukeratzea. Segidan, harriok margotu eta pertsonalizatuko ditugu eta kutxa polit baten sartu. harriak-margotuta

Noizean bahin, kutxako atea ireki eta harriokin jardun ahal izango dugu, ikasturtean zehar. 

  • Kopuru totalaren kontaketak eta deskonposaketak egin ahal izango dira.
  • Montessori txartelekin, regletekin, txotxekin eta abakoarekin adieraziko dugu kopurua.
  • Estimazio jolasak eginog ditugu.
  • Eragiketen kutxak erbili ahal izango ditugu eta emaitzak estimatzera jolastu, bai batuketan eta baita kenketan ere.
  • Kopuruen subitizazioa landu ahal izngo dugu.
  • Sailkatu egin ahal izango ditugu kriterio ezberdinei begiratuz: tamaian, kolorea, forma…
  • Ordenatu egin ahal izango ditugu haunditik txikira edo gelako kideen urtebetetze egunen arabera. 
  • Bolumenak aztertu ahal izango ditugu, uretan hartzen duten lekuari begiratuz.
  • Masak neurtu ahal izango ditugu.
  • Forma geometrikoak eratu ahal izango ditugu.
  • Lerrokatzeko edo multzokatzeko modu ezberdinak probatu ahal izango ditugu.

Beste idaierik bai, pertsonalizatatutako harrientzako? Badakizu, bada, bidali eiguzu komentarioen atalera bururatzen zaizuna. 

Nik, bitartean, pertsonalizatu ez ditugun harriekin egin ditzakegunak jarriko dizkizuet argazkitan. 

harriak-sailkatu

stimulatinglearning.co.uk-n hartutako argazkia

harriak-kontaketak

hagamoscosas.com-en hartutako argazkia

harriak-kopurua

pequeocio.com-en hartutakoa

harriak-batuketak

manualidadesdeson.com-en hartutakoa

harriak-eta-lerroak

creativestarlearning.co.uk-n hartutakoa

harriak-alfabetoa

etsy.com-en hartutakoa

 

harriak-jokuak

learncreatelove.com helbidean hartutakoa

 Eta hemendik aurrera, sormena iristen zaigun lekuraino joan gaitezke. Umeekin zer bururatzen zaien probatuz gero seguru harrituta utziko gaituztela!

 

 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/19/ikasgelan-harriak-altxor/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*