Lehenengo eragiketak egiteko kutxa

Zein umerentzako dira egokiak gaur erakutsiko dizkizuedan tresna hauek? Adinik ez dut emango, oso egoera ezberdinak aurkitu baititzakegu. Bai aipatuko ditugu, ordea, kondizio batzuk.

  • Eragiketak egiten hasi ahal izateko umeak kopuruaren zentzua ulertuta izan beharko du edo ulertzen hasita egon beharko du. Askoz lehenago hasteak ez dauka zentzurik, umeak ez baitu ulertuko zertan ari den. Hortaz luzeago jardun nuen “Gure haurrak eragiketekin hasten direnerako 7 arau” deitzen zen sarreran.
  • Lehenengo eragiketak ez lirateke sekula ere papelean egin beharko. Material konkretuak eskuan erabiliz hasi beharko luke haurrak. Egoera onenak bere jostailuak kontatzean edo jatorduetan sortuko dira; bere bizipenetatik abiatuta, alegia. Hortaz ere sarrera bat aurkituko duzue “Zer landu dezaket umearekin etxean?” izenekoa.  Bestela, kutxa hau bezalako tresnekin jolastean.
  • Grafia jaso gabe, ordea, bai hasi daiteke. Are gehiago, normalean grafiaren zentzua berandutxoago garatuko dute.

Goian esandakoak kontuan hartu eta gero, etxean eskulan giroan eraiki daitekeen tresna sorta  bat aurkeztuko dizuet. Lehenengoa gurean daukagun kutxa hau da:

20160213_154908

Objektuak goikaldean jarriko ditugu eta zuloetatik botako. Umeak estimazioak egitera animatuko ditugu. Harriekin 4+3 egiteaz goaz kasu honetan. Grafia ere adierazi daiteke nahi izanez gero.

20160213_154953

Konprobazioak egiteko momentua da

20160213_155007

Banan-bana kontatuko dituzte harriak hasieran. Gero, beranduago, hasiko dira 4tik gora beste hiru gehitzen, edo  binak kontatzen. Kontatzean  katea apurtzeko gaitasuna garatu beharko dute horretarako.

20160213_155023Kutxaren atzealdean kenketak egin ahal izateko zuloa ere jarri dezakegu. Eta berriz ere estimatuz jokatuko dugu: orain 2 harri ateratzen baditugu, zenbat geratuko dira? Edo alderantzizkoa den galdera: zenbat atera beharko ditut 5 bakarrik geratzea nahi badugu? Estimazioa egin eta gero, konprobazioa etorriko da.

 

 

Kutxa  nola eraiki? Nik gozoki denda bateko jabeari eskatu nion kartoizko kaxa bat  eta forratu egin nuen eta zuloak egin. Komeni da zabala baino altuagoa den kutxa bat izatea, aurreko eta atzeko zuloak egiteko. Umearen eskuak bertatik sartzeko modukoak izan beharko dira zuloak!

Gero bada beste xehetasun bat, agian oso inportantea ez dirudiena, baina eragin txiki bat baduena; zuloetatik zer sartu, alegia. Umearentzako erakargarriak izango diren objektuak izatea komeni da. Harri distiratsu batzuk erabili ditut, baina urrak, intxaurrak, basoan jaostako ezkurrak edo hondartzan jasotako harriak, izozkien makilatxoak… izan daitezke. Zenbat eta esanguratssuagoak izan umearentzako, hobeto.

Beste muntaia batuzk ere aurkitu ditut interneten begiratuta:

descarga (4)

imageneseducativas.com helbidekoa

sumas-divertidas

actividadesinfantiles.com helbidekoa

descarga (5)

elrinconcitodeinfantil67.blogspot.com

 

 

 

 

 

 

Zuek beste tresna dotoreren bat eraikitzen baduzue, bidali argazkia info@matematiketan.eus helbidera eta hemen jarriko dugu. Gustura gainera!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/13/lehenengo-eragiketak-egiteko-kutxa/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*