Oporrak matematikoki aztertuz

how-to-draw-a-kiteIkasle zein irakasleak geletara bueltatzen garen garai honetan, sarri ibiltzen gara (ni neu barne) oporren gainean ikaseei galdezka. Marrazki eta idazlanak ere ikusi izan ditut gai honen ingurukoak. Nire proposamena da udako garaiei ukitu matematikoa ematea. Hona hemen aztertu daitezkeen 10 galdera…haurren egoera edo adinari egokitzea falta, noski!

 

  • Zenbat egun eman ditugu oporretan?
  • Zenbat kilometro egin dituzu hara eta hona bidaietan?
  • Oporretako 5 gauza onenak eta 5 txarrenak gogoratu.
  • Izozkiak zein preziotan erosi izan dituzu gutxi gorabehera?
  • Udako egunik beroena noiz izan zen eta zein tenperatura neurtu zuten termometroek?
  • Euri egunak zenbat izan dira?
  • Zenbat litro ur jaso dira uda osoan?
  • Gelako zenbat kide atera dira Euska Herritik kanpora? Zenbat geratu dira gure herrian?
  • Nor urrundu da gehien bere herritik?
  • Ezagutu dituzun pertsonen zenbat izen gogoratzen dituzu?

Kasuren baten Euskalmeten datuak begiratu beharko dira, eta google mapsa martxan jarri, edo mapak begiratuta egin. Zenbait galderekin portzentaiak eta zatikiak kalkulatu daitezke…beti bezala hariarn muturrari tiraka hasi eta noraino iristen garen ikustea da kontua.

 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/11/oporrak-matematikoki-aztertuz/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*