Ikasturte berriko asmoak


img-20160823-wa0003Oporrak bukatu, hondartza egunei agur esan eta aspaldi egon gabeko etxera bueltatzen zarenean bezala sentitzen naiz oraintxe bertan; atea zabaldu eta ahaztutako usain eta koloreak sumatzen dituzunean bezala; etxeko txoko, altzari eta jostailuekin berriz elkartu izan banintz bezala.

Izan ere, iazko ikasturtean blogean idatzitako hainbat gauza irakurtzen jardun dut gaur; “Ai ama, zenbat lan!” pentsatu dut. Jarraipena eman beharko diogu, bada!

Irailak 1etik hona egon naiz etxe digital honetara bueltatzeko nagikeriaz. Kurtso hasierak ez baitira errazak izaten gure etxean. Aurten, gainera, lehenengo aldiz nire bikotekidea eta biok lanean egongo gara aldi berean eta, beraz, gure hiru haurren astearoko puzzlea osatzen nahiko lan izango dugu. Ume bakoitzaren egokitzapena eta gu biona ere tartean daude. En fin…txoko honetako kontuak irakurtzen dituzuen asko eta askok ulertuko duzue zertaz ari naizen.

Lehenengo sarrera honetarako utzi izan nahi ditut nire buruari irakasle lanerako jarri dizkiodan erronkak. DBH eta batxilergoan arituko naiz, asmo irmo hauekin: 

 

  • KONTZEPTU BERRI BATI HELDU BEHAR DIODANEAN SAIATUKO NAIZ BALIABIDE MANIPULATIBOAK ETA BENETAKO NEURKETAK ERABILTZEN
  • JOLASEN EDO ELKARLANAREN BITARTEZ ERAIKI DAITEKEEN EZAGUTZA BULTZATZEN SAIATUKO NAIZ
  • EGUNEROKO BIZITZAKO EGOERETATIK ABIATZEN DIREN EGOERAK AZTERTUZ HASIKO NAIZ AHAL DEN GUZTIETAN
  • ETXERAKO LANEN EGOKITASUNA AZTERTUKO DUT KASUZ-KASU
  • AZTERKETEZ GAIN, DATU JASOKETAK EGITEKO BESTE MODU BATZUK ERE PROBATUKO DITUT
  • IKASLEEI ZOR DIEDAN ERRESPETUA SEKULA ERE EZ GALTZEN SAIATUKO NAIZ, ETA DAGOKIONEAN BARKAMENA ESKATZEN

 

Hala izan bedi!

Zorte on zuei guztioi ere zuen ikasturte berrian eta zuen erronkekin.

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/09/10/ikasturte-berriko-asmoak/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*