Goienako Puntuako artikulua

Gure bailaran inguruko berriak jorratzen dituen Goiena izeneko aldizkaria daukagu. Bueno, telebista eta webgunea ere bai! Aldizkarikoek astean bi publikazio egiten dituzte; egunkari forman bata eta aldizkari forman bestea, Puntua izenekoa. Asko apreziatzen dudan proiektua da, gure bailarari oso errotuta dagoelako, gertukoa delako eta nola ez, euskaraz delako. Kontua da, matematiken gai honekin beraien aldizkarian parte hartzera gonbidatu nindutela eta pasa den ostiralean, apirilak 22an argitaratu zutela. Artilukuaren kopia bat ekarri dut hona. Argazkian bertan ez da ongi irakurtzen, baina bertan klikatuz gero haunditu egiten da eta hobeto ikusten. Ea gustukoa duzuen!

Captura de pantalla 2016-04-25 a las 13.18.40

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/04/29/goienako-puntuako-artikulua/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*