Matematikaren historiaren denbora-lerro interaktiboa

Mathigon.org helbidean matematikaren garapenaren denbora-lerroa aurkitu dut oraingoan. Hona hemen bertara iristeko lotura.

Bertan sartzen bazarete, ikusi ahal izango duzue Ka 20000. urtean kokatzen den Isahngo hezurrarekin abiatuta, gaur egundaino egin diren aurkikuntza matematiko inportanteenak ageri dira.

Lerroa interaktiboa da, gainera. Pertsonaia bakoitzaren gainean edo aro bakoitzaren gainean klikatuz gero, aurkikuntzak eta aroaren ezaugarri nagusiak ezagutu eta lotu ahal izango ditugu.

Nork nahi du hemendik abiatuta historia, matematika eta ingelesa (testuan hizkuntza horretan baitaude) lotuko dituen disziplinarteko proiektu baten garapena egitea?

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2021/03/13/matematikaren-historiaren-denbora-lerroa/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.