Konturatu bazarete, urtero pasatzen zait gauza bera; udak ematen dituenak ahaztu eta gero eta ikasturtea martxan jarri eta gero biltzen dut fundamentua matematiketan.eus webguneari heltzeko. Aurten ere hala izan da. Beti bezala, hemendik aurrera, honakoak aurkituko dituzue webgunean: jolasak, sarean aurkitutako ideiak, edukiak lantzeko ildoak, matematika beste gai batzuekin lotzeko proposamenak, erronken adibideak, jolas komertzialen ereduak… …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/10/05/2019-2020-ikasturtea-martxan/
Uzt 03 2019
Ordu digitalak: Zenbat makilatxo?
Aurreko baten ordulari digitaleko orduak kontuan hartuta erronka logiko-geometrikoak planteatu genituen honako artikuluan. Ordu digitalak: Kapikuak/simetrikoak Gaur jarraipena ekartzen dugu, honela formulatuta: 6:20 eratzeko 17 makilatxo behar direla kontatu ahal izango zenituzten goiko irudian. Hortik abiatuta botako ditugu gaurko galderak: Eguneko zein orduk eskatuko lituzke makilatxo gehien? Eta gutxien? Hasi, bada, aukera ezberdinak aztertzen… Ea …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/07/03/ordu-digitalak-zenbat-makilatxo/
Uzt 03 2019
Ipuinak eta matematika (III)
Ipuinak eta literatura orohar, matematika eta fisika eta beste zientzietako gaiekin batera, nire bizitzako gai kuttunak dira. Ez da lehenengo aldia ipuinak matematika lantzeko proposatzera natorrena. Hemen dauzkazue lehenago egin ditudan proposamenak: Ipuinak eta matematika(I) Ipuinak eta matematika(II) Udako garaia irakurketarako aproposa denez, balio badizue ere menu bariatua prestatu dizuet: “La rebelión de las formas” …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/07/03/ipuinak-eta-matematika-iii/
Mai 18 2019
Orduaren irakurketaz: Zenbat da ordubete?
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/05/18/orduaren-irakurketaz-zenbat-da-ordubete/
Mai 15 2019
Ordu digitalak: kapikuak /simetrikoak
Gelan planteatzeko egoera eta galdera sorta batekin natorkizue. Titulua ikusita agian ulertu duzue proposamen honen funtsa nondik doan. Hala ez bada, begiratu iezaziozu hurrengo argazkiari: Ikusi duzue ordua bera kapikua dela? Ezkerretik eskumara edo alderantziz begiratuta ordu berdina irakurtzen dela? Ala agian ez, bi puntu horiek kontuan hartzen baditugu…Tira, bada, egoera sortu dugu; hemen doaz …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/05/15/ordu-kapikuak-ordu-simetrikoak/
Mai 15 2019
Diskalkulia: zein gutxi ezagutzen den!
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/05/15/diskalkulia-zein-gutxi-ezagutzen-den/
Api 07 2019
200, 200, 200!!
Honakoa 202. artikulua duzue, konkretuki! Egia esateko, ni neu ere harrituta geratu naiz kopurua ikusita. Estimazio azkar baten, artikulu bakoitzarekin batez beste 2-3 ordu ematen ditudala esan dezaket. Badaude 10 minututan ti-tau bukatzen ditudanak baina orduak eta orduak hartu dizkidatenak ere ez dira gutxi! Estimazioaren biderketa, zuen esku utziko dut! Atzera begiratzen baduzue, bidaia …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/04/07/200-200-200/
Api 07 2019
Zein duzu nahiago? (Would you rather…)
Webgune interesgarria aurkitu dut, erronka logikoak aurkitzeko. Ideia oso sinplea da. Ikusi eta gero, “nola ez zait lehenako okurritu?” momentua izan nuen. Inoiz pasatu al zaizue? Sentsazio berdina izan nuen ABN algoritmoak ezagutu nituenean. “Eureka!!” efektua deitzen diot nik horri. Mekanismoa honakoa da: Egoera konkretu bateko bi aukera jartzen dira aurrean eta aukeratu egin behar …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/04/07/zein-duzu-nahiago-would-you-rather/
Api 04 2019
Gurutzegrama geometriko-aritmetiko-logikoa
Irudia jarriz hasiko naiz, eta gero azalpenei helduko diet: Oinarrian gurutzegrama bat da irudian daukaguna. Helburua da lerro eta zutabe bakoitzean hexagono bana eratzeko adina fitxa kokatzea. Bloke geometrikoak ezagutzen dituzuenek identifikatuko zenituzten piezak. Horrek esan nahi duena da ariketa bera blokeen laguntzarekin egin ahal izango duela hala behar duenak. Bloke geometrikoak luze eta zabal …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/04/04/gurutzegrama-geometriko-aritmetiko-logikoa/
Mar 31 2019
Lau lerroan: 10 bertsio adin guztietarako
Inprimatu, plastifikatu eta jolasean berehala jartzeko moduko plantilla sortarekin gatozkizue gaur. 4 lerroan jolasaren bertsio anitzak jarriko dizkizuegu eskura. Izan ere, badaude jolasak oinarrizko bertsiotik haratago matematikako beste aspektu batzuk praktikan jartzeko erabiltzen ditugunak. Dominoa eta bingoa izan daitezke adibiderik ezagunenak. Baina partxisa eta antzarren jolasa ere badakizkigu “tuneatzen” helburu matematikoei erantzuteko. Zerrenda horretan kokatu …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/03/31/lau-lerroan-10-bertsio-adin-guztietarako/