Category: Uncategorised

2019-2020ko artikuluak ordena kronologikoan

234 artikulu bildi ditugu guztira aurtengoekin. Urtea arraro joan da eta matematiketan.eus-en ikusten da, beste urte batzutan baino artikulu gutxiago egin baititut. Proposamen geometrikoei egin diet leku berezia. Segiden lanketa moduen bilduma ere egin nuen, zailtasunaren arabera ordenatuta. Musikaren lanketa matematikarekin lotuta egiteko plantillak sortzen ere aritu nintzen. Gehiago luzatu gabe, hemen doaz guztiak, berrienetik …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/12/08/2019-2020ko-artikuluak-ordena-kronologikoan/

Covid-aren aurrean: Matematika manipulatzeko eredu birtualak

Ikasturtea interneteko baliabide digitalen zerrenda ekarriz hasiko dut. Erregletak, 10 oinarriko materialak, jolasak, bloke geometrikoak, oreka balantzak, zatikiak lantzeko materialak, adierazpen algebraikoak fisikoki adierazteko materialak… Horrelako baliabide pila eskura izateko aukera izango dugu bertan. Azken finean eduki matematikoak fisikoki islatuta geratzea bilatzen dugu, nahiz eta modu birtualean izan. Nola ez,COVID19aren inguruan sortu den egoerak eraman …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/09/08/matematika-manipulatzeko-eredu-birtualak-b/

200, 200, 200!!

Honakoa 202. artikulua duzue, konkretuki!   Egia esateko, ni neu ere harrituta geratu naiz kopurua ikusita. Estimazio azkar baten, artikulu bakoitzarekin batez beste 2-3 ordu ematen ditudala esan dezaket. Badaude 10 minututan ti-tau bukatzen ditudanak baina orduak eta orduak hartu dizkidatenak ere ez dira gutxi! Estimazioaren biderketa, zuen esku utziko dut! Atzera begiratzen baduzue, bidaia …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/04/07/200-200-200/

Txori txiki zein arrano…

Medioetan gauza eder eta sakon asko ikusi ditut idatzita bere gainean. Nik ez dakit horrelakorik egiten eta beraz saiatu ere ez naiz egingo. Pasadizo laburrak jaso nahi ditut nik. Egunak baitaramatzat buruan dauzkadan oroitzapen, irudi, soinu, usain eta sentimenduak pilatu nahian. Berak alde egin duela-eta oroitzapen iheskorrek ere berarekin alde egiteko beldurrez banengo bezala. Oroitzapen horien …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/11/24/txori-txiki-zein-arrano/

Matematiketan.eus-en lehenengo urtebetetzea da gaur!!

  Kasualitatez konturatu naiz. Banekien urtarrilean zela baina gaur ikusi dut urtebete dela lehenengo artikulua publikatu nuenetik: Iazko urtarrilak 14an izan zen eta “Ipuinak eta matematika” izenarekin atera genuen. Harrezkero, beste 85 ere atera ditugu. Urte polita eta intentsoa izan da, jende asko hurbildu baitzait gaia oso interesgarria dela adieraziz. Enfokea konpartitzen dutela ere askori entzun …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/01/14/matematiketan-eus-en-lehenengo-urtebetetzea-da-gaur/

Oparitzeko ideiak (II)

Pasa den astean opariak egiteko proposamenekin hasi ginen, baina eraikitzeko modukoak, erosten ibili beharrean. Txikientzako proposamenak bildu genituen. Goazen orain ume helduagoekin. “SHUT THE BOX” JOLASA 1-10 tarteko zenbakiekin batuketak edo batuketa eta kenketak eginez jarduteko jolasa da; banaka edo 2 lagun aritzeko modukoa. Gehiago izanez gero ere moldatu daiteke jolasa. Benetako Shut the box-a, …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/12/12/oparitzeko-ideiak-ii/

Azkoitiko Hazitik Biziloren elkartuko gara?

Datorren Azaroak 12-13ko astebururako, Azkoitiko Hazitik Bizilore elkartekoek gonbidatu egin naute matematika manipulatiboen inguruan jarduteko. Astia izango dugu matematika manipulatiboen ildoa ezagutzeko eta gauzapenerako proposamenak ezagutzeko. Gozatuz eta ongi pasatuz! Parte hartu nahi baduzu, hemen daukazu deialdiaren kartela.

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/10/22/azkoitiko-hazitik-biziloren-elkartuko-gara/

Oporrak matematikoki aztertuz

Ikasle zein irakasleak geletara bueltatzen garen garai honetan, sarri ibiltzen gara (ni neu barne) oporren gainean ikaseei galdezka. Marrazki eta idazlanak ere ikusi izan ditut gai honen ingurukoak. Nire proposamena da udako garaiei ukitu matematikoa ematea. Hona hemen aztertu daitezkeen 10 galdera…haurren egoera edo adinari egokitzea falta, noski!   Zenbat egun eman ditugu oporretan? Zenbat kilometro …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/09/11/oporrak-matematikoki-aztertuz/

Ikasturte berriko asmoak

Oporrak bukatu, hondartza egunei agur esan eta aspaldi egon gabeko etxera bueltatzen zarenean bezala sentitzen naiz oraintxe bertan; atea zabaldu eta ahaztutako usain eta koloreak sumatzen dituzunean bezala; etxeko txoko, altzari eta jostailuekin berriz elkartu izan banintz bezala. Izan ere, iazko ikasturtean blogean idatzitako hainbat gauza irakurtzen jardun dut gaur; “Ai ama, zenbat lan!” pentsatu …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/09/10/ikasturte-berriko-asmoak/

Badatozela oporrak!! 11 ideia umeekin oporretan jolasteko

Bidaia luzeetarako zein udako egun euritsuetarako ongi etortzen da zenbait jolas aldez aurretik prestatuta edo pentsatuta eramatea. Askok erabiltzen dituzte zuzenean kotxeko DVD-ak, eta mobiletako edo tabletetako aplikazioak. Guk ez ditugu erabiltzen. Tableta eta DVDa ez dauzkagu eta mobila umeei larregi uztea ez dugu gustuko. Zergatia sakonago aztertzen hasita, badaukat sentsazioa baliabide horiek aurrean jarrita …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/06/13/badatozela-oporrak-11-ideia-umeekin-oporretan-jolasteko/